Menua

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean patatekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 900 g bakailao kokotx fresko, azalik gabe
  • Oliba olioa (1º)
  • Xorta bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • Perrexil pikatua
  • Kg laurdena patata txiki, egosiak eta xafletan moztuak
  • Gatza

Errezeta

Kazola behe apal batean ipiniko ditugu kokotxak gatza emanak eta azala gora. Haien gainean isuriko dugu oliba olioa, estali arteraino, eta baratxuri pikatuak. Su ezti-eztian jarriko dugu kazola, mantso bero dadin. Hara eta hona eragingo diogu ondoren. 4 bat minutuan iraungo dugu lan honetan.

Gelatina isurtzen hasi orduko (olioa nahasten hasia izango da), erantsiko dugu ardo zuria. Eragin eta eragin segituko dugu guk betiere, su ezti-eztian. Kokotxen izaera eta freskuraren arabera lodituko zaigu saltsa. Koipetsu behar du saltsak baina fina aldi berean, loditasun puntua ageri behar du, baina zeharo trinkotu gabe. Kokotxak lodiegi badaude, arrain salda edo ur beroa erantsiko diegu, saltsa mehetu arte. Gatz puntua zuzenduko dugu. Erne ibil gaitezen su biziarekin, purea egiteko arriskua baitago pasatuz gero.

Bukatzeko, erantsi eta inarrosaldi bizi batez nahasiko ditugu patata xaflak kazolan. Perrexil pikatua gainetik hautseztatu eta zerbitzatuko ditugu kokotxak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Bakailao kokotxa freskoak irin-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu multzoka bakailao kokotxak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean …

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin –  Osagaiak 900 g bakailao kokotx fresko, azalik gabe Kg laurdena ilar, zurituak. Xamurrak izan daitezela Oliba olioa (1º) Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura Baratxuri ale …

sukaldean-fondo0

Kuiatxoak bakailaoz beteta

Osagaiak Bakailao errezeta bat, ajoarrieroa 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa saltsa berdean

Osagaiak 4 solomo bakailao fresko, 220 g bakoitzak 200 g arrain salda edo ur 4 koilarakada oliba olio 2 baratxuri xister, pikatuak Ximiko bat irin Perrexil pikatua Gatza Errezeta Olioa ipini eta su eztian jarriko …

Bakailao ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa Osagaiak 3 puska bakailao beratu, 250 g bakoitzak Tipulin handi bat, pikatua 4 baratxuri ale, pikatuak 12 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren 10 koilarakada tomate saltsa Kaienako pipermina, pixar bat 10 koilarakada …