Menua

Arkume arandoiak salteatuta

  • Arkume arandoiak salteatuta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkume arandoiak salteatuta

Osagaiak

  • Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe
  • Oliba olioa
  • Gurina, mutur bat
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Ozpina
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko barneratuko ditugu hartan arkume arandoiak, eta xorta bat ozpin gaineratuko dugu gero. Borborka utziko dugu guztia gutxienez 15 minutuan. Haien ostean, zukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak. Labana zorrotz batez erretiratuko ditugu ondoren haien kanpoaldean dauden azal, mintz eta koipe-poltsatxoak, garbi-garbi utzirik.

Xorta bat oliba olio isuri eta su ertainean jarriko dugu padera bat. Berotu dela sumatu orduko erantsiko ditugu arandoiak eta astinduka erabiliko ditugu ondoren, pixkana-pixkana txigor daitezen. Sua bizitu eta, koipe gehixeago behar dela sumatzen badugu, tantaka erantsiko dugu olio gehiago.

Arandoiak itsasten badira, sua apalegi dagoen seinale: biziagotu egingo dugu sua, arandoiak gorritzen eta egoki txigortzen ari diren puntuan jarri arte. 20 minutuan egongo dira gutxienez arandoiak, ongi gorriturik gelditu arte. Ia bukaeran gaudela erantsiko ditugu mutur gurina, perrexila eta baratxuri ale pikatuak, eta minutu batzuk utziko ditugu zerbitzatu aurretik iragotzen, baratxuriak gordin zaporea gal dezan.

Arkume arandoiak salteatuta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arkume aztala saltsan

Osagaiak 8 arkume aztal, garbiak eta hezurrarekin 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat …

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin –  Osagaiak 1,5 kg arkume (umerria edo bildotsa), puska ertainetan zatitua 5 piper txorizero, litro eta erdi ur epelean bi orduz beratuak 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi xehatuak parmentier eran

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, azalik et koiperik gabe Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi ogi-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osorik Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Ozpina Gatza Errezeta Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko …

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua Osagaiak 1,5 kg esneko arkume (umerri edo bildots), puska txiki xamarretan zatitua 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Koilarakada bat perrexil, pikatua Ximiko bat piperrauts min Ale batzuk piperbeltz, xehatuak Xorta …