Alberjinia irin-arrautzeztatuak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Alberjinia irin-arrautzeztatuak –
Osagaiak
- 5 alberjinia eder
- 5 baratxuri ale, osoak eta zuritu gabe
- Irina eta arrautza joa
- Olioa frijitzeko
- Gatza
Errezeta
Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. Ez da beharrezkoa zuritzea, oso mamitsuak geratzen dira azala eta guzti. Labana zorrotz batez, zeharka moztuko ditugu alberjiniak cm bateko lodierako xerrak eginez, eta gatza emango diegu ondoren guztiei.
Olio ugari isuriko dugu padera batean, alberjiniak frijitzeko. Osorik sartuko ditugu baratxuriak eta 10 bat minutuan edukiko ditugu olio hartan su eztian, zaporea utz dezaten. Sua bizituko dugu epe horren ondoan, baina olioa erretzen utzi gabe. Alberjinia xerrak irinetan azaletik irago eta arrautzetan murgilduko ditugu xamur ondoren. Olio beroan jarriko ditugu gero, egoki frijitzeko.
Xukatu, eduki litzaketen bizarrak kendu eta egin berri daudela jango ditugu, allioli batekin adibidez.
Bada, irin-arrautzetan irago eta frijitu aurretik, alberjinia xerrak esnetan edukitzen dituenik. Proba egin eta erabaki nola dituzuen gogokoen.
Alberjinia irin-arrautzeztatuak
Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan
Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan – Osagaiak 5 alberjinia eder 3 baratxuri ale, solteak 5 koilarakada oliba olio Tipulin bat, pikatua 8 koilarakada tomate saltsa Gatza Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan Errezeta Zurtoina …
Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin
Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin – Osagaiak 5 alberjinia eder 2 baratxuri ale, xehatuak Eskukada bat urdaiazpiko, zerrendatan moztua 5 koilarakada oliba olio 10 koilarakada tomate saltsa Gatza Errezeta Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. …
Barazki gainerreak proventzako eran
Osagaiak 2 tipulin, zerrendatan moztuak Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra 5 tomate ertain 3 alberjinia 3 kuiatxo Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze giderdun batean koilarakada bat …
Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …
Alberjinia kabiarra
Alberjinia kabiarra – Osagaiak 6 alberjinia 10 koilarakada oliba olio Azukrea, ximiko bat 6 baratxuri ale, zuritu gabe Gatza Tipulin erdia, pikatua Perrexila, xehatua Alberjinia kabiarra Errezeta Sardexka baten hortzekin zulatuko ditugu alberjiniak eta labeko …