Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan –
Osagaiak
- 5 alberjinia eder
- 3 baratxuri ale, solteak
- 5 koilarakada oliba olio
- Tipulin bat, pikatua
- 8 koilarakada tomate saltsa
- Gatza
Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan
Errezeta
- Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. Ez da beharrezkoa zuritzea, oso mamitsuak geratzen dira azala eta guzti. Dado handitan moztuko ditugu, maneatzerakoan dezente urrituko baitira.
- Kazola zabal batean olioa isuri eta, su eztian jarri ondoren, tipulina erantsiko dugu. Bira batzuk eman eta ongi maneatzen utziko dugu, kolorea hartzen utzi gabe. Gatz pixka bat emango dugu gero. Bitartean, baratxuri osoak salteatuko ditugu olio tanta batean, gorri daitezen: erretilu txiki batean jarri eta labean berotuko ditugu ondoren 20 bat minutuan, 180º-ko tenperaturan.
- Alberjinia dadoak tipulinera erantsi eta ezti-ezti egiten utziko ditugu, su ertainean, gorritu bitartean urri daitezen. Kazola estalirik edukiko dugu lehen minutuetan, tenperatura har dezan, eta estalkia erretiratuko dugu gaiak maneatzen hasi direneko, barazkiaren zukua lurrin dadin. 25 minutuan edukiko dugu horrela.
- Baratxuriak labetik atera eta kontu handiz zurituko ditugu. Xamur eta goxo egongo dira.
- Azkenean, tomate saltsa isuriko dugu alberjiniaren gainean eta, biraka erabili ondoren, osorik erantsiko ditugu baratxuriak. Gatz -puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest egongo dira orduan alberjiniak.
Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan
Alberjinia irin-arrautzeztatuak
Alberjinia irin-arrautzeztatuak – Osagaiak 5 alberjinia eder 5 baratxuri ale, osoak eta zuritu gabe Irina eta arrautza joa Olioa frijitzeko Gatza Errezeta Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. Ez da beharrezkoa zuritzea, oso mamitsuak …
Alberjinia kabiarra
Alberjinia kabiarra – Osagaiak 6 alberjinia 10 koilarakada oliba olio Azukrea, ximiko bat 6 baratxuri ale, zuritu gabe Gatza Tipulin erdia, pikatua Perrexila, xehatua Alberjinia kabiarra Errezeta Sardexka baten hortzekin zulatuko ditugu alberjiniak eta labeko …
Barazki gainerreak proventzako eran
Osagaiak 2 tipulin, zerrendatan moztuak Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra 5 tomate ertain 3 alberjinia 3 kuiatxo Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze giderdun batean koilarakada bat …
Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …
Alberjinia barrubeteak eta gainerreak
Alberjinia barrubeteak eta gainerreak – Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 alberjinia handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza … Errezeta Alberjiniak garbitu eta lehortuko ditugu. …