Menua

Ahate papurtua parmentier eran

  • Ahate papurtua parmentier eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ahate papurtua parmentier eran – 

Osagaiak

  • Ahate mardul bat, garbi
  • Azenario bat, xerratan
  • Porru bat, xerratan
  • Baratxuri-buru bat
  • Tipula bat, zatitua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Ura
  • Pastilla bat haragi-salda
  • 5 tipulin eder, pikatuak
  • Eskukada bat barrengorri, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Oliba olioa
  • Litro laurdena tomate saltsa mamitsu
  • Kg bat patata pure
  • Gatza

Ahate papurtua parmentier eran

Errezeta

8 edo 10 puskatan zatituko dugu ahatea, ahalik eta koipe gehiena erretiratuz. Gatza pixka bat emango dugu ondoren. Kazola zabal batean gorrituko ditugu puskak, alde guztietatik. Azenarioa, porrua, baratxuriak eta tipula erantsi, gai horiek guztiak biraka erabili eta ardo beltzaz, uraz eta salda pastillaz bustiko ditugu ondoren. Kazola estali eta ordu batean edukiko dugu egosten guztia. Epeltzen utziko dugu ondoren. Horrela maneaturiko haragia eskutan erabil dezakegun unean, hezurgabetu egingo ditugu puskak, betegarria egin ahal izateko. Iragazi eta koipea kenduko diogu saldari; sutan jarriko dugu ondoren, salda lodi bat lortu arte.

Beste kazola batean, olio pixar bat jarri eta tipulin pikatuak maneatuko ditugu, gatz pixka batez. Su eztian utziko ditugu izerditzen, xamur eta gorri gelditu arte. 45 bat minutu iragoko dira. Barrengorriak erantsi eta tipulinarekin batera salteatuko ditugu, 20 bat minutuan, gorritu arte. Gatz pixka bat eman eta ahatekia sartuko dugu ondoren, papurtua. Arestian urritu eta loditu dugun salda erantsiko dugu ondoren, eta egosten edukiko dugu guztia, zukua murriztu eta betegarria ongi goxa dadin. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta perrexila erantsiko dugu ondoren. Oso zaporetsu geratu behar du.

Labe-erretiluaren hondoan zabalduko dugu haragi egosi hezurgabea, eta tomate saltsaz estaliko dugu ondoren. Haren gainean zabalduko dugu patata purea, patata egosi, zuritu eta puregailuan pasa ondoren egina izango duguna. Eltze batean sartuko dugu patata-mami hori eta biraka eragiteari utzi gabe erantsiko dugu gurin hotza, xorta bat esnegain eta gatza. Trinko geratu behar du. Purea ongi hedatu eta gero, zuzenean jarriko dugu labean gainerretzen, edo gazta birrindua gainetik hautseztatu ondoan sartuko dugu labean. Entsalada berde batekin zerbitzatu, eta mendialditxo bat egin jan ondoren, sabel barruak egoki arintzeko.

Ahate papurtua parmentier eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ahate gibela

Ahate gibela nola moztu

Ahate gibela nola moztu –  Osagaiak Xafla estuko labana luze bat, ongi zorroztua Ur beroa Errezeta / Teknika Ahate gibela edo foie-grasa garestia da, oso. Luxua da taula baten gainean izan eta jan ahal izatea. …

Ahate errota konfitatuak

Ahate errota konfitatuak tipula eta patatekin salteatuak

Ahate errota konfitatuak tipula eta patatekin salteatuak –  Osagaiak Kg bat ahate errota, koipean konfitatuak (kontserban) 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra loditan moztuak Gatza Perrexil xehatua Errezeta Ongi xukatuko …

Ahate magret errea abrikotekin

Ahate magret errea abrikotekin

Ahate magret errea abrikotekin –  Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 12 abrikot, erdi tamainakoak, umoak eta usaintsuak Zimiko bat azukre Mutur bat gurin Kanela, adaxka bat Gatza Errezeta Koipearen aldetik …

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpal bat Mutur eder bat gurin Zimiko bat …

ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale Gatza Errezeta Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare formako ebakia ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da …