Menua

Arroza abakandoarekin

  • arroza abankandoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arroza abakandoarekin

Osagaiak

  • 2 abakando, 700 bat gramokoa bakoitza
  • Ura eta gatza
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • 600 g arroz (ale biribileko arroza)
  • Baso bete ardo zuri
  • Arrain salda, litro laurdena, edo ura itsaski salda kontzentratuaren pastilla batekin
  • Zorrotada bat armagnac edo brandy
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Abakandoak egosi, baina ur hotza jarrita hasieran, ez iturriko ur beroa. Gatza eman urari (20 g litroko). Borborka hasten denean indarrez, 2 minutuz egon daitezela abakandoak. Gero atera, xukatu eta hozten utzi. Buruak, pintzak eta gorputza bereizi, eta buztanei eta pintzei azala kendu. Buztanak medailoi loditan puskatu. Barrenean gordinik gelditu behar dute. Pintzak bitan moztuko ditugu. Koralak plater batean gorde geroko. Buztanaren eta pintzen azalak arrain saldari edo urari gehituko dizkiogu. Saldari edo urari irakinaldi ederra eman, 15 minutukoa. Gero iragazkitik pasarazi, abakando azalak kentzeko.

Buruak puska txikitan zatituko ditugu. Kazola zabal batean oliba olioa, tipula eta baratxuriak jarriko ditugu, gatz pixka batekin. Su ez oso bizian jarri dena, barazkiak poliki frijitu eta pixka bat gorritu daitezen. Pasa dezatela 20 minutu. Orduan abakando buru puskak gehitu eta sua bizitu, daukaten zuku guztia atera dezaten. Ahal dela, zurezko zaliarekin zapaldu, zukuak askatzeko. Brandya edo armagnac-a gehitu eta pixka bat lurruntzen utziko dugu. Gero tomate saltsa gehitu eta dagoela su motelean beste minutu batzuez. Orduan, arroza bota eta pixka bat nahasi dena. Ardoa ere gehitu. Sutan egon dadila pixka batean, likido pixka bat lurrundu arte. Ondoren salda edo salda-pastilla eman diogun ura isuri kazolara. Gatza eman. Oso su motelean egosiko dugu dena, 16 bat minutuan. Egosten ari den azken minutuan buztan eta pintza puskak bota, buelta batzuk eman, beroa ongi sar dakien, eta perrexil xehatua gehitu. Pausatzen utziko dugu istant batean, arroza ongi blaitu dadin. Gero zerbitzatu eta jan.

Koilarakada batzuk allioli eransten ahal ditugu, edo maionesa, baina zuringorik gabe egina, hau da, arrautza gorringoak, baratxuria eta oliba olioa turmixean. Eta ongi nahasi arrozak xurgatu dezan.

Arroza abakandoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

arroza oilaskoarekin

Arroza oilaskoarekin

Arroza oilaskoarekin –  Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Oilasko garbi bat zati txikitan moztua Bi baratxuri ale, xehatuak Tipulin handi bat, pikatua Piper berde handi bat, pikatua Xorta bat baratxuri fresko, pikatuak 500 …

Arroza barazkiekin

Arroza barazkiekin

Arroza barazkiekin Osagaiak 3 koilarakada handi oliba olio birjina Porru bat, pikatua Azenario bat, xerratan moztua Tipula bat, pikatua Xorta bat leka, haririk gabe eta zatituak 2 eskukada txanpinoi, zatituak 4 orburu garbi, laurdenkatuak Alberjinia …

arroz tortilla

Arroz tortilla

Arroz tortilla –  Osagaiak 20 koilarakada arroz zuri baratxuri eta perrexilarekin 8 arrautza, joak Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Jo ditugun arrautzetan nahasiko dugu baratxuriz eta perrexilez maneaturiko arroza. Gatz gutxi eman eta perrexil xehatua erantsi. …

sukaldean-fondo0

Arroza arkume lepoarekin

Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua Baratxuri-buru oso bat Tipulin handi bat, pikatua Baso bete ardo zuri 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l oilasko-salda …

Abakando entsalada

Abakando entsalada

Abakando entsalada Osagaiak 2 abakando edo misera, uretan egosiak. 700 g bakoitzak 2 eskarola, garbi lehor eta hostoak zabal Baratxuri ale bat, pikatua 6 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada limoi zuku edo Xerez ozpin …