Menua

Leka-patatak

  • LEKA patatak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Leka-patatak

Baratza baldin badaukazu, honez gero badakizu gurean oso emankorra izaten dela leka edo baina. Ia aspertzeraino jarduten du eman eta eman sare, makila edo pardatan gora eginez. Esan liteke gurean gehientxo jaten den barazkia dela porruekin batera. Bai, badakigu berez ez dela barazkia, lekaria dela, baina egia esatera, guk barazki bezala ikusten dugu gehiago, bere lehengusu babarrun eta antzekoen artean baino. Hala ere, lekaleen artean sartu dugu, badaezpada, Jakoba Errekondo haserretuko zaigun beldurrez.

Osagaiak:

  • Kilo bat leka
  • Lau patata eder
  • Tipula bat (hautazkoa)
  • Oliba olioa
  • Berakatza

Errezeta:

  1. Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu erditik goitik behera lanbanarekin, ertzetako hariak eta bi muturrak kenduz. Luzeegiak badira, krak! erdibitu eskuekin.
  2. Jarri eltze batean ur hotzarekin egosten, olio xorrotada bat eta gatza eginez.
  3. Tipula ere, osorik, jarriko duzu bertan. (Hautazkoa).
  4. Ura borborka hasten denetik ordu laurdenera edo, gehitu patatak zuritu eta zatitan kraskatuta.
  5. Utzi beste 20-25 minutu borborka, sardexka sartuta patatak eginda daudela ikusi arte.
  6. Egoste ura iragazi eta gorde zopa edo salda bat egiteko.
  7. Zartagin txiki batean, jarri olio apur bat eta beroa denean, bota bi berakatz ale xerraturik. Hurraren kolorea hartzen hasitakoan, parrastatu olio beroa leka-pataten gainetik.

Kasu!

Nahi izatera, urdaiazpiko zaporearekin ere egin ditzakezu: zartagin batean jarri olioa eta gorritu bertan urdaiazpiko dado zenbait. Txigortu direnean, bota gainera baratxuri xerrak gorritu arte. Bota dena leka eta patata egosi berrien gainera, nahasi ongi eta mahaira. (Gustuko baduzu, paprika edo pimentoia ere gehi zeniezaioke). Eta ez ahantzi salda horrekin fideo edo arroz zopa bikain bat egin daitekeela. Esaterako. (Ez esan inori, baina zaporea handitzeko, guk pastilla kontzentratu erdi bat gehitzen diogu).

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Leka entsalada

Leka entsalada

Leka entsalada –  Osagaiak Lekak, kilo bat Urdaiazpikoa (iberikoa bada hobe), bi xerra eder zerrendatan Oliba beltzak, hezurgabetu eta eskuz zatituak, 2 eskutada Oliba olio birjina, 6 koilarakada Sagardo-ozpina, 2 koilarakada Baratxuri ale bat, xehatua …

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada –  Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 …

Leka salteatuak

Leka salteatuak

Leka salteatuak –  Osagaiak  Lekak, kilo bat Oliba olioa, 4 koilarakada handi Gatza Leka salteatuak Errezeta Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta hariak eta bi muturrak kendu. Zartagin bat jarri su ez oso bizian eta …

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada – Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak Olagarro txiki bat, egosia, epeldua eta zati loditan moztua Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, …

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak Lekak, kilo bat 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak 4 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza Errezeta Lekak garbitu eta …