Menua

Tipula marmelada

  • Tipula marmelada
  • Tipula03
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Tipula marmelada – 

Osagaiak

  • 10 tipula eder
  • Koilaratxokada bat gurin
  • 2 koilarakada azukre
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 8 koilarakada handi granadina
  • Gatza

Errezeta

Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola zabal batean ipiniko dugu azukrea. Kazola su ertainean jarri eta karamelatzen utziko dugu azukrea, ezti-ezti, erre ez dadin. Karmelo gorrixka lortu dugularik, gurina erantsi eta urtzen utziko dugu: orduantxe sartuko dugu tipula eta biraka erabiliko dugu ondoren, ongi bustitzeko. Sua biziagotu, oliba olioa isuri eta gatza emango dugu. Zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, karamelatzen utziko dugu tipula, eta kolore ilun erakargarria hartuko du arian-arian, erretzen uzten ez badiogu. Honelaxe jokatuko dugu 30 minutuan, zaliari eraginez bira eta bira. Ondoren, kazola estali, sua eztitu, eta ordu pare batean edo utziko dugu tipula konfitatzen. Ordu erdia lehenago, tapa erretiratu eta, gatz pixar bat gehiago eman eta gero, granadina isuriko dugu. Nahasi eta bere horretan utziko dugu tipula, marmelada-hari gozo bihurtua dagoeneko, ontzen eta gozatzen.

Tipula03Bi orduak igarotakoan, sutatik atera eta hozten utziko dugu kazola. Potetan sartu ahal izango dugu marmelada, edo hozkailuan eduki, kontsumitu arte.

Tipulak zerrenda mehetan moztu orde, tipula pikatua ere erabil dezakegu marmelada egiteko, bai eta beste gai batzuk ere, porrua edota are endibiak ere. Oso interesgarria da eskaintzen diguten kutsu mikatza.

Bikaina da marmelada hau plantxan nahiz kazolan erretako edozein haragiren ondoan. Aproposa bereziki ogi tartean jateko, oilasko erre puskaren batekin eta allioli pixar batez. Koilarakada bat erantsi ahal izango dugu dadotan mozturiko arandoi edo barrabil batzuk salteatu bezain laster, salteaturiko gaia sutatik atera baino lehentxeago.

Tipula marmelada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin –  Osagaiak 500 g azukre Limoi hori baten azal pixka bat, birrindua 2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek. Azukre bainilatua nola egin Errezeta Azukre honen oinarria bainila lekak …

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …

Almibarra

Almibarra

Almibarra saltsa gozo oinarrizko oso erabilia da gozogintzan eta geuk nahi bezalako lodiera emanen diogu, ia-ia ur izatetik, lika edo pegamendu moduko bat izateraino. Honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo …

Marmelada kruxpetak

Marmelada kruxpetak

Marmelada kruxpetak –  Osagaiak Haize kruxpetak, frijituak eta epelduak Gogoko marmeladaren bat, lodia Azukre-hautsa Marmelada kruxpetak Errezeta Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien …

sukaldean-fondo0

Tipula eta urdaiazpiko tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …