Mojo picon
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Mojo picon –
Osagaiak
- Baratxuri-buru bat, zuritua
- Eskukada bat palmondo piper lehor
- Eskukada bat kumino
- Koilarakada oparo bat piperrauts gozo
- Litro laurdena oliba olio birjina
- 10 koilarakada ardo-ozpin
- 2 moldeko ogi-xerren mamia
- Eskukada bat arbendol, txigortu gabe
- Itsas gatza, ximiko bat
Errezeta
Motrailu batean erantsi eta ongi xehatuko ditugu baratxuriak, kuminoak eta gatz larria. Palmondo piperra, piperrautsa eta arbendolak erantsiko ditugu ondoren, ozpinarekin batera. Beratzen utziko dugu guztia 24 orduz. Epe horren ostean, irabiagailu baten ontzian sartuko dugu nahastura, ogi-mamia eta oliba olioarekin batean. Indar betean eragingo diogu makinari. Saltsa atomikoa hau, entsaladak, patata egosiak edo barazki gordinak laguntzeko. Erne, Lesakako Laminazioetako 3. labearen antzera geldituko baitzaigu ahosabaia.
Mojo picon

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak
Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Koilarakada bat piperrauts gozo 6 koilarakada oliba olio Piperrautsa, eho berria Gatza Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak …

Arbendol edo almendra bizkotxoa
Osagaiak 165 g gurin 215 g azukre Limoi baten azal birrindua Gatz zimiko bat Almendra hautsa, 90 g Legamia hauts pixar bat 150 g irin 2 arrautza Errezeta Gurina jo. Beraztua gelditu behar du, krema …

Praline saltsa
Praline saltsa – Osagaiak Litro laurdena saltsa ingeles Litro laurdena esnegain erdi harrotu Fruitu lehorren pralinea, 5 koilarakada Errezeta Pralinerik ez badaukagu, etxean presta dezakegu, irabiagailuan fruitu lehorrak, txigortuak eta zurituak, sarturik: kakahueteak, arbendolak, pistatxoak …

Odolkia piperrekin
Odolkia piperrekin – Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 pote pikillo piper on Perrexil xehatua Gatza Errezeta Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri …

Bakailaoa tomate eta piperrekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …