Mojo berdea
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Mojo berdea –
Osagaiak
- Eskutada eder bat perrexil
- Eskutada eder bat martorri
- Zorrotada bat ardo ozpin
- 4 baratxuri ale, zurituak
- Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe
- Limoi ur pixka bat
- Oliba olio birjina, zorrotada bat
Mojo berdea
Errezeta
Osagai guztiak sartu irabiagailuaren ontzian eta indar betean nahas daitezela, saltsa ongi krematsua sortu arte. Gatza eman eta iragazkitik pasarazi. Gatz-pipertu eta horrekin patata egosi batzuk jarri, edo barazki gordinak (azenario zoztorrak, porrua, tipulina, apioa eta abar).
(Saltsa meheagoa gustatuz gero, irabiatzean ur pixka bat edo barazki salda pixka bat gehitu).
Mojo berdea

Guakamolea
Guakamolea – Osagaiak 4 abokat Tipulin bat, txiki-txiki eginda Tomate bat, zuritua eta dadotan moztua Limoi berde baten zukua Tabasko pixar bat Gatza eta piperbeltz eho berria Guakamolea Errezeta Abokatak zuritu eta mamia irabiagailu baten …

Amamaren baratxuri salda
Amamaren baratxuri salda Osagaiak 2 berakatz edo baratxuri ale Gatza Ura Ogi puska bat Zorrotada bat oliba olio birjina … Errezeta Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik …

Abokat beteak
Abokat beteak – Osagaiak 4 abokat, bitan zatituak 2 porru garbi, uretan egosiak, txiki-txiki eginda 2 koilarakada tomate saltsa 2 sagar, granny smith, zuritu gabe, garbiak, dadotan moztuak Limoi erdiaren zukua 3 koilarakada maionesa Ximiko …

Baratxuri purea
Baratxuri purea – Osagaiak 500 g baratxuri ale 3 koilarakada oliba olio birjina Litro laurden pasa esnegain Mutur bat gurin Gatza Baratxuri purea Errezeta Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su …

Berakatza ahora etor ez dakigun
Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, …