Menua

Piku marmelada

  • piku mermelada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Piku marmelada – 

Osagaiak

  • 3 kg piku, ongi onduak eta garbiak
  • 250 g azukre beltz
  • 12 koilarakada ur
  • 2 koilarakada, zopakoak, ron zaharra

Piku marmelada

Errezeta

Zuhaitzarekin lotzen dituen txorten gogorra eta beste edozein hosto edo belar hondar kenduko dizkiegu pikuei. Behar izanez gero, pixka bat uretan pasako ditugu zikinkeria guztia garbitzeko. 4 puskatan zatitu “pazientzia baldin badugu, azala kendu ere egin diezaiekegu, baina oso lan neketsua da“, eta kazola batean ipiniko ditugu guztiak batera. Azukrea erantsi eta buelta batzuk emango dizkiegu ondoren. Sutan ipiniko dugu kazola, su eztian, eta irakiten utziko dugu ezti-ezti nahastura, 25 bat minutuan.

Horren ostean, sutatik aterako dugu kazola. Marmelada ongi hoztu denean, erantsiko diogu rona, eta buelta batzuk emango dizkiogu barrura ongi sar dadin. Poteetan sartu eta hozkailuan kontserbatuko dugu marmelada, ongi itxita.

Piku marmelada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pikuak esnegain izozkiarekin salteatuak

Osagaiak 20 piku txiki, ongi onduak, txorten gogorrik gabe 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi zukua, tanta batzuk Esnegainezko izozkia Errezeta Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko dugu su eztian. Kolore …

marrubi-mermelada

Marrubi marmelada

Marrubi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan. Azukrea, bainila …

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin –  Osagaiak 500 g azukre Limoi hori baten azal pixka bat, birrindua 2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek. Azukre bainilatua nola egin Errezeta Azukre honen oinarria bainila lekak …

erroskilak

Erroskilak

Erroskilak –  Osagaiak 400gr irin arrautza bat legamia goilakaradatxo 1 anis likorea 2 goilarakadatxo 150 gramo azukre 3 goilarakadatxo glass-azukre 4 goilarakada esne 4 goilarakada olio frijitzeko beste olio … Errezeta Gopor edo ontzi borobil …

sukaldean-fondo0

Azenario marmelada

Osagaiak 375 g azenario, zurituak 375 g azukre 10 koilarakada ur Limoi erdi bat Laranja erdi bat Errezeta Zuritu eta pisatu ondoren, lodi arraspatuko ditugu azenarioak. Bestalde, birrindu egingo ditugu limoi eta laranja erdien azalak, …