Menua

Onddo tarta

  • onddo tarta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Onddo tarta – 

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 2 tipula ertain, xerratan moztuak
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Perrexil xehatua
  • Kilo bat onddo
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

  1. Onddoak garbituko ditugu aurrena. Txapelak gorde eta zurtoinekin xerrak egingo ditugu. Zurtoin xerrak salteatu, kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian, pixka bat gorritzen diren arte. Gatza eman eta geroko gorde.
  2. Kazola berean gainerako oliba olioa, baratxuria eta tipula erantsi, eta su ez oso bizian jarri. Gazitu. Frijitu dadila dena poliki-poliki, barazkia ongi egina dagoen arte, hau da, aski murriztua eta belztua gelditzen zaigun arte. Belzteko, azkeneko momentuan, sua bizitu. Karamelu itxura hartuko du. Guztira ordubete behar dugu denerako. Orduan, aldez aurretik salteatu ditugun onddo zurtoinak gehitu, perrexilarekin. Ongi nahasiko dugu. Epeltzen utzi gero.
  3. Orduan, onddoak eta tipula labean berotutako moldean sartu. Sukaldeko ohol batean, labana zorrotz batekin, onddoen txapelak zentimetro bateko xerratan moztuko ditugu, ongi gazitu eta oliba olio gordin pixka batekin busti. Txapelen xerrak luze-luze paratuko ditugu tipularen gainean, sagar tartan egiten dugun bezala, onddo xerrak sagar puskak balira bezala, hau da, hutsunerik utzi gabe.
  4. Nahi baduzue, horrelaxe sartuko dugu tarta labera, edo, nahiago izanez gero, baso txiki bat esnegain likido erantsiko diogu gainetik tartari. Bakoitzak nahi duen bezala.
  5. 200 graduan eduki tarta labean, 15-20 minutuz, tarta azala pixka bat txigortzen den arte. Oliba olioaz maneatutako entsalada berdearekin eta gazta onduaren xerra fin-fin batzuekin zoragarri.
Onddo tarta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin –  Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Pasta onddokin Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko …

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa onddoekin

Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta freskoa, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi …

sukaldean-fondo0

Onddo gordinak entsaladan idiazabal gaztarekin

Osagaiak Kg bat onddo, gordinik 12 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Idiazabalgo gazta ondua, puska bat Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Patatak zuritzeko labana berezi batez lortuko ditugu gazta puskatik …

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak –  Osagaiak Kilo bat perretxiko garbi, handienak eskuez puska handitan zatituak 6 koilarakada oliba olio Baratxuri ale erdi bat, xehatua Perrexil xehatua, ximiko bat Gatza … Errezeta Kazola batean su bizian jarri olioa. …

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …