Menua

Ogi torradak

  • TORRADAK EganSnow
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ogi torradak

Osagaiak

  • 8 ogi opil, mami trinkokoak
  • Esnea, litro erdia
  • Esnegain likidoa, litro laurdena
  • 10 koilarakada azukre
  • Kanela ezpaltxo bat
  • Limoi azala, zati bat
  • Irin xorta bat
  • Arrautzak, joak
  • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
  • Azukre beltza
  • Kanela-hautsa

Errezeta

Kazola batean ipiniko ditugu esnea, esnegaina eta azukrea. Limoi azala eta kanela ezpaltxoa erantsi eta irakiten jarriko dugu guztia, su eztian, lehen borborrak hasi arte. Une horretan atera egingo dugu sutatik. Hozten utziko dugu ondoren.

Bitartean, prestatuko ditugu opilak esnetan bustitzeko. Labana batez bitan zatituko ditugu opilak, luzeran, hala moztuz gero esnetan sartzean askoz ere hobeto xurgatuko baitute likidoa eta hobeto puztuko baitira. Erretilu zabal batean ipiniko ditugu opilak ondoren. Iragazki baten bidez isuriko ditugu esnea eta esnegaina ogiaren gainean eta utzi egingo ditugu esnetan bustitzen, 30 minutuan gutxienez, poliki-poliki buelta emanez. Erne ibili behar dugu oso erraz hausten dira eta.

Ogia esnetan ongi busti ondoan, kontu handiz pasako ditugu irin-arrautzatan, hautsi gabe. Padera batean olio ugarian frijituko ditugu ondoren, ezti-ezti frijitu ere, ongi txigortu arte. Paper xurgatzailean xukatuko ditugu gero. Jan aurretik azukre beltz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, eta usaintsuak gustatzen bazaizkigu, berriz, kanela hauts pixar bat ere. Hobe da epel jatea torradak. Inauteri garaian jaten dira bereziki.

Ogi torradak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

izokin pintxoa

Izokin pintxoa unax eran

Izokin pintxoa unax eran –  Osagaiak Ogiko tostak Letxuga Izokin ketua Egosi eta zuritutako ganbak Maionesa. … Errezeta Ontzi batean jarri: letxuga, txikitutako izokin ketua, aurrez zuritutako ganbak… (dena ogiko tostak izan ezik). Nahastu eta …

ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran –  Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa   Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa –  Osagaiak Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera. Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa edo saltsa arrosa Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan Xerra batzuk tomate fresko, garbi …

katu zopa

Katu zopa

Katu zopa –  Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …

Txokolate-eta-oliba-olio-ogitartekoa

Txokolate eta oliba olio ogitartekoa

Txokolate eta oliba olio ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Tableta erdia txokolate beltz (%70 kakao, gutxienez) Oliba olio birjina Ximiko bat itsasoko gatz larri edo kalitatezko gatz leiartu (Guèrande, Malddon, eta abar) Errezeta …