Menua

Mertxika konpota 1

  • mertxika
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Mertxika konpota 1 – 

Osagaiak

  • 250 g azukre beltz
  • Bainila adaxka bat, irekia eta aletua
  • Limoi baten zukua eta birrindura
  • 2 kg mertxika, ongi onduak, hezurrik gabe pisatuak

Errezeta

Kazola batean osagai guztiak nahasi, ongi estali, eta utziko dugu hozkailuan, 12 ordutan gutxienez. Horren ostean, sutan ipiniko dugu guztia, oso su eztian, irakiten hasi arte. Une horretatik aurrera beste 45 bat minutu eduki beharko dugu sutan, oso su eztian betiere. Hozten utzi eta poteetan sartuko dugu ondoren. Oso gozo dagoela ikusten badugu, limoi zuku pixar bat gehiago eta ron edo whisky zorrotada eder bat isur ditzakegu, konpota poteetan sartu aurretik. Baina jakina, haur txikiak baldin baditugu inguruan, ez diogu kasurik egingo azken atal horri, hain adin txikian okerreko bidetik abia ez daitezen.

Mertxika konpota 1

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mertxika melba eran

Osagaiak Mertxika bat almibarrean, bitan zatitua Bainila izozkia Mugurdi saltsa Errezeta Mahai azkenetarako kristalezko kopa baten hondoan, almibarrean onduriko mertxika erdi bat ipiniko dugu, alde laua gora begira. Oparo beteko dugu ondoren bainila izozki krematsu …

sukaldean-fondo0

Mertxika zopa gozoa moskatelaren kutsuan

Osagaiak 6 mertxika edo melokotoi eder Moskatel botila bat Bainila adaxka bat, irekia eta aletua Litro bat ur 500 g azukre 2 laranjen zukua eta azala 2 limoiren zukua eta azala *Lau pertsonentzat Errezeta Mertxikak …

Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mugurdi eta mertxika ur izoztua –  Osagaiak Marrubi garbiak eta mertxika mamia, zuritua eta hezurrik gabe, kilo bat Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta …

sukaldean-fondo0

Mertxika almibarrean

Osagaiak 10 mertxika 1,5 l ur 750 g azukre Bainila leka bat, bitan irekia eta alerik gabe *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal batean (estu sartuko dira hartan mertxikak) ura jarriko dugu egosten. Irakiten hasi orduko …

Mertxika erreak

Mertxika erreak

Mertxika erreak – Osagaiak 12 mertxika edo melokotoi, ongi onduak eta ederrak kanela ezpaltxo bat bainila adaxka bat moskatela, baso erdi bat ura, baso handi bat 12 koilarakada bete azukre   Errezeta Uretan garbitu eta …