Masusta saltsa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Masusta saltsa –
Osagaiak
- 2 kg mugurdi
- 200 g azukre
Errezeta
Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren saltsa, belusaren ehundura eduki dezan.
Mikatzegi edo gozoegi dagoela sumatzen badugu “frutaren kalitatearen, heldutasun maila eta egoeraren araberako zerbait izango da hori“, azukre pixka bat edo tanta batzuk limoi zuku erantsiko ditugu, frutaren zaporea areagotzeko. Potetan gordeko dugu saltsa, edo poltsatan izoztuko dugu, garaitik kanpo erabili ahal izateko. Tarta, izozki eta mazedonien lagungarri egokia izan daiteke saltsa hau.