Masusta salteatuak izozkiarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Masusta salteatuak izozkiarekin –
Osagaiak
- 500 g masusta, txortenik gabe
- 2 koilarakada azukre beltz
- Koilarakada bat gurin
- Tanta batzuk limoi zuku eta Modenako ozpin
- Jogurt izozkia, bola batzuk
Errezeta
Padera batean azukrea jarri eta karamelatu egingo dugu, su eztian. Kolore gorria hartu behar du, erre gabe ordea. Une horretan erantsiko dugu gurina. Sua biziagotu eta masustak gaineratuko ditugu, salteatu eta irabioan erabiliko ditugu, melatsu eta azala distiratsu daudela ikusi arte. 30 bat segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Paderatik atera aurretik, tanta batzuk limoi zuku edo Modenako ozpin gaineratuko ditugu.
Goporretan banatuko ditugu ondoren masustak. Jogurt izozkia paratuko dugu haien gainean: urtu egingo da eta saltsa baten moduan jango dugu.