Menua

Marrubi marmelada

  • marrubi-mermelada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Marrubi marmelada – 

Osagaiak

  • 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe
  • 300 g azukre
  • 10 koilarakada limoi zuku
  • Bainila adaxka bat, ireki eta aletua

Errezeta

  1. Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan.
  2. Azukrea, bainila ireki eta aletua eta limoi zukua erantsiko ditugu ondoren. Ongi estali eta utzi egingo ditugu hozkailuan, 12 bat ordu, zuku guztia atera dezaten.
  3. Orduan jarriko dugu kazola sutan, su eztian, eta irakiten utziko dugu ezti-ezti, 45 bat minutu, marmelada urritu eta lodi-lodi gera dadin arte.
  4. Sutatik atera eta poteetan sartuko dugu ondoren marmelada. Hozkailuan kontserbatuko dugu, ongi itxita.

Marrubi marmelada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

marrubi edari gasduna

Marrubi edari gasduna

Marrubi edari gasduna Osagaiak Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat Limoi erdiaren zukua Gaseosa botila bat, hotz-hotza Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure …

Almibarra

Almibarra

Almibarra saltsa gozo oinarrizko oso erabilia da gozogintzan eta geuk nahi bezalako lodiera emanen diogu, ia-ia ur izatetik, lika edo pegamendu moduko bat izateraino. Honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo …

mazedonia3

Mazedonia

Mazedonia –  Osagaiak Sagar bat Udare bat 2 banana Pinaburu erdi bat Meloi gozo erdi bat 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik Eskukada bat marrubi Eskukada bat mugurdi Mahats mordo bat, aletua 2 …

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

Marrubiak bainila izozkiarekin –  Osagaiak 500 g marrubi, txortenik gabe, laurdenetan zatituak 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi zukua, tanta batzuk Bainilazko izozkia   Errezeta Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko …

Krema-tarta-marrubiekin

Krema tarta marrubiekin

Krema tarta marrubiekin –  Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Marrubi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Errezeta Kontu handiz, moldearen ertzak ez …