Menua

Indioilar izterrak tomate saltsan

  • Indioilar izterrak tomate saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Indioilar izterrak tomate saltsan – 

Osagaiak

  • 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak
  • 4 tipulin, pikatuak
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • Baso bete ardo zuri
  • Kg bat tomate saltsa mamitsu
  • Oliba olioa eta gatza

Indioilar izterrak tomate saltsan

Errezeta

Hasteko xorta bat oliba olio isuri eta su biziaren gainean jarriko dugu kazola bat. Gatza eman eta, bizpahiru txandatan, frijituko ditugu indioilar puskak kazolan. 5 bat minutuan edukiko ditugu, gorri eta kurruskari, erre gabe ordea, gera daitezen. Egin ondoan, erretilu batera aterako ditugu puska guztiak.

Kazolan geratu den koipean irauliko ditugu tipulinak baratxuriak eta porrua. Sua eztituko dugu orduan, barazkiak erre ez daitezen, eta 10 bat minutuan edukiko ditugu koipe hartan gozatzen. Haien ostean isuriko diegu ardo zuria. 5 bat minutuan irakiten eduki eta gero erantsiko dugu tomate saltsa, eta irakiten jarriko dugu berriro kazola. Une hartan erantsiko ditugu indioilar_puska gorrituak erretiluko jarioan emango zuten zukuarekin batean. Kazola tapatu eta erregosten utziko dugu guztia 20 bat minutuan, saltsa murriztu, haragia xamurtu eta hezurrak aska daitezen. Beharrezkoa bada, zuzendu egingo dugu gatz-puntua.

Indioilar izterrak tomate saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

indioilarra - Hegaztiak nola garbitu

Hegaztiak nola garbitu

Hegaztiak nola garbitu –   Osagaiak Sugarra Hegaztiak nola garbitu Errezeta / Teknika Gogotik, arreta handiz, lumatu hegaztia, baina kasu, azala urratu gabe betiere. Sugarra hurbildu hegaztira gero, gelditu diren luma eta ilupak erretzeko. Labana …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Tomateak okelaz beteak carolaren eran

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …

babak

Tomate entsalada baba freskoekin

Tomate entsalada baba freskoekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Baba aletu gordinak, eskutada on bat 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada baba freskoekin Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomatearekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Errezeta Kazola batean 5 koilarakada olio …