Menua

Txerri matrailak ardo beltzaren kutsuan maneatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 12 txerri matraila, hezurrekin nahiz gabe, nahi bezala. Hezurrik gabe badaude, erosoago sartuko zaizkigu kazolan
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Ardo beltza, litro erdia
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Olioa kazola batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu matrailak, gatza eman ondoan, alde guztietatik gorritu arte. Erne ibili olio zipriztinekin!. Ongi txigortuak gelditu behar zaizkigu. Matrailak kazolatik atera, soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuriak, porrua eta tipulina. Barazkiak erdi egosi direnean berriro sartuko ditugu matraila txigortuak, buelta batzuk eman eta ardo beltza erantsiko diegu ondoren. Utzi egingo dugu urritzen. Orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora 3 hatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, pare bat ordu. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia.

Horren ostean, kazola garbi batean irakiten ipiniko dugu zukua, su eztian. Utziko ditugu epeltzen matrailak, eta hezurra baldin badute, kendu egingo diegu eskuarekin eta labana baten laguntzaz, ahaleginduko gara betiere matrailak hautsi ez daitezen, pieza osoak geratzeko. Horren ostean, labaina batez xerratu egingo ditugu matrailak, xerra lodietan, hatz baten neurrikoak gutxi gora-behera.

Zukua dugun kazolan ipiniko ditugu matraila-xerrak ondoren, eta gelatina ateratzen utziko ditugu, saltsa lodi dadin. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero. Patata purearekin edo, are hobeago, sagar purearekin mahairatuko ditugu txerri matrailak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

txerri txuleta sagarrarekin

Txerri txuletak sagarrekin

Txerri txuletak sagarrekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpaltxo bat Gurina, mutur eder bat Oliba olioa eta gatza *Lau pertsonentzat …

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia 4 gazta xerra, desegingarria 4 xerra mehe txerri solomo adobatu Baratxuri ale bat, xerratan Gatza eta oliba olioa Errezeta Jakiak itsasten ez diren padera batean …

eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran –  Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …

Txerrikume errea

Txerrikume errea

Txerrikume errea –  Osagaiak Txerrikume bat, 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, (harakinari eskatuko diogu lan hau egiteko) Txerri gatza Gatz fina eta gatza larria 2 baso bete ur Txerrikume errea Errezeta Txerrikume ez …