Menua

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

  • Eskarola entsalada hirugihar puskekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Eskarola entsalada hirugihar puskekin – 

Osagaiak

  • 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
  • Hirugihar ketua puskatan, eskutada bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza eta piperbeltza

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

Errezeta

Baratxuri alea erdibitu eta igurtzi bi zatiekin entsalada gobernatuko dugun goporra edo entsalada-ontzia. Baratxuri aleak bota, entsaladari lurrina emateko besterik ez baitute balioko. Paratu eskarola goporrean.

Hirugihar puskak salteatu zartagin batean su bizian, batere koiperik gabe, ongi txigortu arte. Erretiratzeko unean, gehitu ozpina eta atera katilu batera. Epeltzen utzi. Gatz eta piperbeltz pittin bat gehitu, isuri gainera olioa eta buelta batzuk eman.
Hirugihar puskekin daukagun ozpin saltsa kontu handiz isuri eskarolaren gainera, eman buelta batzuk eta mahaira zuzenean. Gozatu eta on egin!

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ZIAZERBAK HIRUGIHARRAREKIN SALTEATUAK

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Hirugihar ketua, zerrenda finetan moztua 4 koilarakada oliba olio Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. …

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 3 tipula ertain, xerratan moztuak 2 kuiatxo 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, …

Eskarola entsalada granadekin

Eskarola entsalada granadekin

Eskarola entsalada granadekin –  Osagaiak 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta Granada bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi zukua Gatza Eskarola entsalada granadekin Errezeta Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean …

Hirugiharra mikrohuinetan nola frejitu

Hirugiharra mikrohuinetan nola frejitu

Hirugiharra mikrohuinetan nola frejitu –  Osagaiak sukaldeko papera Hirugiharra mikrohuinetan nola frejitu Teknika / Errezeta Plater eta zartaginik garbitu nahi ez eta ametsetan hirugihar ogitarteko bat agertzen zaigunerako. Sukaldeko papera jarri plater xabal batean, bi …

Pasta carbonara

Pasta carbonara

Pasta carbonara –   Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza, joak Perrexil xehatua 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa …