Menua

Masusta edari gasduna

  • masusta edaria
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Masusta edari gasduna – 

Osagaiak

  • Masustak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

Errezeta

Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.

Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.

Masusta edari gasduna

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Masusta salteatuak izozkiarekin

Masusta salteatuak izozkiarekin

Masusta salteatuak izozkiarekin –  Osagaiak 500 g masusta, txortenik gabe 2 koilarakada azukre beltz Koilarakada bat gurin Tanta batzuk limoi zuku eta Modenako ozpin Jogurt izozkia, bola batzuk   Errezeta Padera batean azukrea jarri eta …

sukaldean-fondo0

Masusta, limoi eta ezti jela

Osagaiak 1,8 kg masusta 200 g azukre + 100 g azukre 20 koilarakada ur + 10 koilarakada ur Limoi baten zukua 2 limoi 100 g ezti Errezeta Ur hotzez garbituko ditugu masustak. Xukatu eta eltze …

masustak

Masustak laranja zuku eta portorekin

Masustak laranja zuku eta portorekin –  Osagaiak 500 g masusta, txortenik gabe 2 koilarakada azukre beltz Litro laurdena laranja zuku fresko, egin berria Zorrotada on bat porto   Errezeta Garbitu eta gopor handi batean ipiniko …

sukaldean-fondo0

Masusta saltsa

Osagaiak 2 kg mugurdi 200 g azukre Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren …

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g masusta 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo masustekin onduriko edari biziren bat Masusta clafoutis pastelak Errezeta Arrautzak, …