Menua

Laranjada

  • Laranja sorbetea champagnearen kutsuan
  • Laranjada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Laranjada – 

Osagaiak

  • 6 laranjaren zukua
  • Azukrea, norberaren gogara
  • Ur hotza
  • Izotza

Errezeta

Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.

Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.

Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

pontxea

Likore pontxea

Likore pontxea –  Osagaiak Kg bat azukre Botila bat cointreau Litro laurdena ron zahar Litro laurdena benedictine 4 laranja, puskatan 4 sagar, puskatan 4 banana, xerratan Mahats mordo eder bat, aletua 2 udare, puskatan 4 …

mazedonia3

Mazedonia

Mazedonia –  Osagaiak Sagar bat Udare bat 2 banana Pinaburu erdi bat Meloi gozo erdi bat 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik Eskukada bat marrubi Eskukada bat mugurdi Mahats mordo bat, aletua 2 …

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan

Laranja sorbetea champagnearen kutsuan –  Osagaiak 300 g laranja sorbeteko litro erdia champagne, oso hotza Laranja sorbetea champagnearen kutsuan Errezeta Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi …

Sangria

Sangria

Sangria –  Osagaiak Ardo beltz gaztea, botila bat 2 koilarakada azukre Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua Kalitate oneko moskatela, litro laurdena Izotzak … …

Laranja eta tipulin entsalada

Laranja eta tipulin entsalada

Laranja eta tipulin entsalada –  Osagaiak 5 laranja mamitsu Tipulin fresko eta xamur bat, zerrenda oso mehetan moztua Oliba olio birjina estra Gatza … Errezeta Zuritu eta atal loditan edo xerratan moztuko ditugu laranjak. Oso …