Barraskiloak egosteko erak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Barraskiloak egosteko erak
Osagaiak
- Barraskiloak edo karakolak
- Ura
- Tipula bat
- Erramua, hosto bat
- Gatza
Teknika
Gure lurrean, purgatu egiten dira barraskiloak jan aurretik. Saretan zintzilikatzen dira leku idor ilunetan eta hiru egunean edukitzen dira gutxienez, lerdea eta zikinkeria guztiak bota ditzaten. Purgatu eta gero ere, ur askotan garbitzen dituzte, patena baino garbiago gelditzen diren arte. Beste batzuek, ur gazi ugaritan garbitzen dituzte barraskiloak, lerdea bota dezaten, eta uretan arazten dituzte ondoren. Behin eta berriro egiten dute hori, guztiz garbitu arte. Bada, bestalde, gatzez gainera, urari ozpina ere botatzen dionik.
Eta hala diogu, tartean badelako barraskiloak garbitzea oker handi bat dela dion bat baino gehiago. Haien iritziz, aski da kazolara baino lehen uretan pasatzea, eta kitto, berekin gorde dute “zapore” guztia. Lurralde lehor batzuetan, egia da, belar idorrez elikatzen dira animaliatxo hauek, ezkaia edo erromeroa dute jangai, lur idor haietan dagokien bezala. Eta barraskiloak purgatzea grazia, xarma eta zaporea kentzea iruditzen zaie inolaz ere.
Aipatu ditugun era horietako batez garbitu ondoan, kazola batean ipiniko ditugu barraskiloak, urez estalirik, eta su ertainean jarriko ditugu ondoren gozatzen. Irakin dezala urak minutu gutxi batzuetan. Xukatu eta uretan sartuko ditugu barraskiloak, berriro xukatzeko: uretan sartuko ditugu ondoren eta hartan berregosiko ditugu, gatza, tipula eta erramu hostoa erantsi eta gero. 60-90 minuturen buruan, atera eta xukatuko ditugu barraskiloak eta saltsarako gordeko dugu egoste salda. Ordutik aurrera, norberaren errezetaz emango zaio segida barraskilo kazolari.
Barraskiloak egosteko erak
Barraskiloak tomatearekin
Barraskiloak tomatearekin – Osagaiak 120 barraskilo egosi 8 koilarakada oliba olio Tipulin bat Tipula handi bat, pikatua Hiru litro laurden tomate saltsa Txorizo mina, puska eder bat Urdaiazpikoaren giharra, puska eder bat Pipermin mutur bat …
Barraskiloak bizkaiko eran
Barraskiloak bizkaiko eran Osagaiak 120 barraskilo, egosiak (ikusi errezeta) 10 koilarakada oliba olio Tipulin bat 4 tipula handi, txiki-txiki eginak 8 piper txorizeroren mamia, uretan beratzen eduki ondoren aterea Tomate saltsa, litro erdia Txorizo mina, …