Zainzuri salteatuak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zainzuri salteatuak
Osagaiak
- Zainzuri zuriak, 2 sorta
- Koilarakada bat oliba olio
- Gatza
Errezeta
Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara.
Zartagin batean olioa jarri eta su ez oso bizian berotu dadila. Zainzuriak sartuko ditugu, baina denek zartaginaren hondoa ukitzeko moduan. Beharrezkoa bada, zenbait txandatan egin. Poliki eman buelta zainzuriei, xuabe-xuabe frijitu daitezen. Azken 5 minutuetan sua pixka bat bizitu. Gutxi gorabehera 8 minutuz edukiko ditugu sutan, betiere suaren bizitasunaren arabera eta zainzurien loditasunaren arabera. Dena dela, eginak ote dauden jakiteko modu hoberena bat jatea da. Azken momentuan goxo-goxoak gelditzen dira gurin pixka bat emanez gero. Gero gatz pixka bat erantsi.
Ur irakinetan egindako arrautza batekin edo arrautza frijitu batekin batera jan ditzakegu, edo arandoi salteatu batzuekin edo arrautza-irinetako pasatutako burmuin batzuekin. Plantxan edo txingarretan egindako arrain edo haragi baten lagungarri ere zoragarri daude. Beste modu bikain bat: sutatik atera baino lehentxeago, Idiazabalgo gazta arraspatua par-par botatzen badiegu gainetik, Xerezko ardo ozpin tanta batzuekin. Baina, badakizue, gustu kontuetan…
Zainzuri salteatuak
Gari-zainzuriak beren horretan
Osagaiak Gari-zainzuri freskoak, 2 sorta Ura eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero …
Gari zainzuri arrautzopila
Osagaiak 2 sorta gari-zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu gari-zainzuriei. zuritu. Muturra bereizi, 2 bat cm, eta xerra mehetan moztuko …
Zainzuriak ilar freskoekin
Zainzuriak ilar freskoekin Osagaiak Sorta bat zainzuri fresko Ura eta gatza 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak …
Zainzuriak arrautza irakinekin
Zainzuriak arrautza irakinekin Osagaiak 24 zainzuri lodi zuri, egosiak edo bestela kontserba onekoak 8 arrautza, oso freskoak 2 dl sagardo-ozpin 2 litro ur 4 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza Errezeta Kazola batean (altua eta …
Zainzuriak beren horretan
Zainzuriak beren horretan Osagaiak Zainzuri zuri freskoak, 2 sorta Ura eta gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …