Tomate entsalada oliotan ondutako bakailao gibelarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 4 tomate heldu
- Oliotako bakailao gibela, pote bat olioa kenduta
- 2 koilarakada sagardo-ozpin
- Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.
Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.
Oliotako bakailao gibela ere xerratu. Tomate zatien gainera bota eta gobernatu sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.

Pikillo piperrak bakailaoz beteak
Pikillo piperrak bakailaoz beteak – Osagaiak 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti 2 piper berde, zerrendatan moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Pikillo piperrak, 2 pote …

Tomate konfitatua
Tomate konfitatua – Osagaiak 30 tomate txiki (sortakoak), golfeko pilotaren tamainakoak 15 baratxuri ale Oliba olioa Gatza eta azukrea Ezkaia, 4 adaxka Laberako paper sulfuroztatua, orri bat Tomate konfitatua Errezeta Zurtoina kendu tomateei eta egin …

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza Osagaiak: 500 gr irin 250 gr ur 12,5 gr legami 12,5 gr gatz 50 gr oliba olio 2 tomate pote 4 mozarela bola bat 8 barrengorri edo txanpinoi haundi …

Indioilar izterrak tomate saltsan
Indioilar izterrak tomate saltsan – Osagaiak 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak 4 tipulin, pikatuak 4 baratxuri ale, pikatuak Porru baten zuria, pikatua Baso bete ardo zuri Kg bat tomate saltsa mamitsu Oliba olioa eta gatza …

Bakailao kokote freskoa labean
Osagaiak 2 bakailao kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 4 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …