Tipula tarta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
- 5 tipula ertain, xerratan moztuak
- 4 koilarakada oliba olio
- Baratxuri ale bat, txikitua
- Baso txiki bat esnegain likido
- Gazta arraspatua, eskutada bat
- Gatza
Errezeta
Kazola batean olioa jarri eta sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su motelean, baratxuria eta tipula. Gatza eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosita egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat.
Orduan, aurretik labean berotutako moldean sartuko dugu tipula orea. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte. Entsaladarekin batera zerbitzatu.

Tipula non gorde
Tipula non gorde Beharrezkoak Leku lehor eta iluna Lurrezko ontzi bat … Leku lehor ilunean gorde behar ditugu beti tipulak, patatetatik urrun, erraz asko hondatzen baitira haien ondoan. Gainera, hobe dugu lurrezko ontzietan, eta ez …

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan
Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan – Beharrezkoak Plater bat Teknika/Errezeta Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: …

Tipula marmelada
Tipula marmelada – Osagaiak 10 tipula eder Koilaratxokada bat gurin 2 koilarakada azukre 10 koilarakada oliba olio 8 koilarakada handi granadina Gatza Errezeta Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola …

Patata eta tipula entsalada
Patata eta tipula entsalada – Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …

Tipula saltsa
Tipula saltsa – Osagaiak 3 tipula, zerrendatan moztua Haragi salda kontzentratua, pastilla baten muturra Mihilu erraboil erdi bat, zerrendatan moztua Xorta bat oliba olio Baso erdia ardo zuri Gatza Ura Errezeta Kazola eder batean zorrotada …