Tipula eta urdaiazpiko tarta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
- 5 tipula ertain, xerratan moztuak
- 3 koilarakada oliba olio
- Baratxuri ale bat, txikitua
- Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat
- Baso txiki bat esnegain likido
- Gazta arraspatua, eskutada bat
- Gatza
Errezeta
Kazola batean olioa jarri eta sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta urdaiazpikoa. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat.
Orduan, aurretik labean berotutako moldean sartuko dugu urdaiazpikoa duen tipula orea. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte. Entsaladarekin batera zerbitzatu.

Ogia tomatearekin xabier eran
Ogia tomatearekin xabier eran – Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

Txerri txuletak tipula saltsan
Txerri txuletak tipula saltsan – Osagaiak 4 txerri txuleta 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur Xorta bat ardo zuri Gatza Perrexila Txerri txuletak tipula saltsan Errezeta …

Txahal muturrak tipula saltsan
Txahal muturrak tipula saltsan – Osagaiak 2 txahal mutur 3 tipula Baratxuri-buru bat Azenario bat Porru bat 2 tomate, onduak Eskukada bat perrexil adaxka Oliba olioa Irina eta arrautzak, joak Gatza Errezeta Muturrak uretan garbitu …

Tipula marmelada
Tipula marmelada – Osagaiak 10 tipula eder Koilaratxokada bat gurin 2 koilarakada azukre 10 koilarakada oliba olio 8 koilarakada handi granadina Gatza Errezeta Zerrenda mehetan moztuko ditugu tipulak, kontu handiz. Tipulak eroso sartuko zaizkigun kazola …

Tipulak non gorde
Tipulak non gorde – Beharrezkoak Leku lehor eta iluna Lurrezko ontzi bat … Tipulak non gorde Leku lehor ilunean gorde behar ditugu beti tipulak, patatetatik urrun, erraz asko hondatzen baitira haien ondoan. Gainera, hobe dugu …