Menua

Patatak, gurin harrotua eta izokin ketua entsaladan

  • izokina parrilan 2
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 patata ertain
  • Baratxuri-buru bat
  • Porru puska bat
  • Piperbeltza, 3 ale
  • Izokin ketua, 8 xerra eder
  • 5 koilarakada ur
  • 150 g gurin
  • Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua
  • Limoi baten zukua
  • Gatza eta piperbeltza
  • Oliba olio birjina, pittin bat

Errezeta

izokina parrilan 2Kazola handi batean ura suelto jarri, eta bota bertara baratxuri-burua, porrua eta piperbeltz aleak, eta sartu han patatak azal eta guzti, garbituta. Su eztira hurbildu eta ezari-ezarian egosi, ez lehertzeko. Xukatu, zuritu eta epeltzen direnean, zentimetro bateko xerrak egin.

Kazo batean ur koilarakadak irakin, gehitu gurin hotza dadotan, eta hagaxka metalikoekin etengabe irabiatu, saltsa loditu eta gurin harrotu krematsua lortu arte. Garrantzi handikoa da etengabe irakiten egotea eta gurin hotza oso-oso poliki gehitzea. Sutatik kenduta, limoi-zukua eta belar xehatuak gehitu. Gatz-piperra eman.

Patata xerrak gurin saltsa beroan sartu, eta ongi gozatu. Txukun paratu plater baten edo erretilu baten erdian eta gainean izokin ketuaren xerrak, patatak erabat estaliz. Oliba olio birjinaren hari mehe bat eman gainetik, eta, oraindik belarretatik zerbait gelditzen bazaigu, bota gainetik pittin bat. Saihetsean ogi txigortua paratu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin

Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

Patata gainerreak kremarekin

Patata gainerreak kremarekin

Patata gainerreak kremarekin –  Osagaiak 1’5 kg patata Perrexil sorta bat Apio adaxka bat Limoi azal bat, liztariz lotuak Litro bat esne Esnegaina, litro laurdena Gazta arraspatua, 150 g Baratxuri ale bat, erdibitua Gatza eta …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

PATATA FRIJITUAK

Patata frijituak

Patata frijituak –  Osagaiak Kilo bat patata Oliba olioa Gatza Errezeta Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, …

patata kroketak

Patata kroketak

Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …