Kardua arbendolekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Kardua arbendolekin –
Osagaiak
- Kardu bat gordinik
- Ura
- Gatza
- 2 baratxuri ale, xehatuak
- 2 koilarakada oliba olio
- Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak
- 2 koilaratxokada irin
- Kardua_egosi den salda, edontzi handi bat
- Xorta bat ardo zuri
- Perrexil xehatua
Kardua arbendolekin
Errezeta
Kardua_garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.
Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko baratxuri aleak sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan eztitzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko. Irakiten utziko dugu irinaren gordin gustua gal dezan.
Kardu erregosiaren gainean irauliko ditugu arbendolak eta perrexil xehatua. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko dugu kardua arbendolekin errezeta goxo eta osasuntsu hau. Gozatu eta on egin!
Kardua arbendolekin

Arbendol edo almendra teilak
Arbendol edo almendra teilak – Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia arbendol pikortua Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore …

Kardua almendrerekin, Aragoi estilora
KARDUA ALMENDREKIN, ARAGOI ESTILORA – Osagaiak pote handi bat kardu (kontserban) eskukada bat almendra gordin eskukada bat pinazi irina esne freskoa bi baratxuri xerratu oliba-olio birjina estra gatza … Errezeta 1. Hasteko, bota itzazu karduak …

Rabioliak fruitu lehor saltsarekin Sergio E. eran
Rabioliak fruitu lehor saltsarekin – Osagaiak pasta (gaztarekin) 200 ml esne-gain (pakete bat) 8 edo 9 intxaur 8 edo 9 almendra … Errezeta Lehenengo, kazola urez bete eta sutan jarri berotzeko. Berotzen hasten denean, pasta …

Kakahuete pattar krematsua
Kakahuete pattar krematsua – Osagaiak 22,5 cl ur 75 cl esne Kakahuete gurina, 100 g 30 g azukre Kakao hauts zimiko bat Gatz pixar bat Ron urtetsua, 4 koilarakada handi Errezeta Ura eta esnea irakinarazi …

Tipula potxatua mahaspasekin
Osagaiak 2 kg tipula, zerrenda mehetan moztua 15 koilarakada oliba olio Gatza 10 koilarakada mahaspasa, xukatuak, xamurrak eta hazirik gabe, eta uretan edo, hobe, moskatel edo ardo goxoan beratuak *Lau pertsonentzat Errezeta Oliba olioa eta …