Ilar zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Ilar zopa
Osagaiak
- Ilar izoztuak, kilo bat
- Haragi salda edo ura salda kontzentratuaren pastilla batekin, 1,3 litro
- 15 koilarakada esnegain likido
- 400 g gurin
- Gatza
…
Errezeta
- Lehenik salda edo ura irakiten jarri. Orduan, borborka hasten denean, gatz pixka bat eman eta ilar izoztuak sartu.
- Berriz borborka hasten den momentuan, 5 minutu egon dadila irakiten.
- Gero dena irabiagailu baten ontzian sartu, eta eragin indar bete-betean, krema xuabe eta fina lortzeko.
- Berriz sutan jarri, esnegain likidoa gehitu eta berriz irakiten duenean gurina erantsi.
- Berriz sartuko dugu irabiagailuaren besoa; ez utzi irabiatzeari.
- Gatzik behar ote duen probatu eta zerbitzatu.