Gari zainzuri arrautzopila
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 2 sorta gari-zainzuri
- 3 koilarakada oliba olio
- 8 arrautza, joak eta gatza emanak
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu gari-zainzuriei. zuritu. Muturra bereizi, 2 bat cm, eta xerra mehetan moztuko ditugu zurtoinak. Padera su ertainean jarri eta bi koilarakada olio isuriko dugu. Zainzuri muturrak paderan jarri eta 5 minutuan edukiko dugu hartan, su eztian. Zurtoin pikatuak erantsiko ditugu ondoren. Sua bizitu, erabili ez dugun olioa, koilarakada bat, erantsi, eta beste 5 minutuan maneatuko dugu guztia. Gatz pixka bat eman eta arrautza joak erantsiko ditugu. Kontu handiz egingo dugu arrautzopila, barrua mamitsu utzi arte. Zerbitzatu.

Urdaiazpiko egosiaren arrautzopila
Osagaiak 2 koilarakada oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak Urdaiazpiko egosia, 4 xerra lodi, dadotan moztuak 8 arrautza Gatza Errezeta Zartaginean, koilarakada bat oliotan, su bizian, urdaiazpiko egosiaren dadoak salteatuko ditugu istant …

Zainzuriak tenpuran
Zainzuriak tenpuran Osagaiak Zainzuri zuriak, sorta handi bat 150 g irin Litro laurden bat ur Azukre pixka bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Koilarakada erdi bat gatz Oliba olioa edo frijitzeko ekilore olioa Errezeta Irina, …

Arrautza poxatuak
Arrautza poxatuak egiteko era tradizionala sinplea da oso: xorrotada bat ozpin (edo limoi zuku) duen ur irakinetara apurtu arrautza eta goilara batekin forma borobilari eusten saiatu, alferrik izango den arren: arrautza ez zaizu guztiz borobila …

Maionesa
Maionesa – Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki …

Maionesa baratxuri gordinarekin
Maionesa baratxuri gordinarekin – Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat 2 baratxuri ale, zurituak Maionesa baratxuri gordinarekin Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren …