Brokoli egosia baratxuri saltsarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Brokoli eder bat edo bi ertain
- 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
- 8 koilarakada oliba olio
- Ximiko bat piperrauts gozo
- Gatza
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu ondoren brokoliari. Mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, brokoliaren gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko dugu brokolia eltzean. 10-15 minutuan edukiko dugu sutan, tapatu gabe. Kolore berdea galduko du, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez.
Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak, “dantzan” hasi arte. Sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Biraka eragingo diogu etengabe zurezko zaliari, piperrautsa olioarekin ongi nahas dadin. Baratxuri saltsa hau brokoli egosi eta xukatu berriaren gainean isuri eta gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.
Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin
Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …
Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin
Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin – Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati …
Brokoli gainerrea bexamelarekin
Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain Bexamel saltsa, litro erdia inguru Gazta birrindua, koilaratxokada batzuk Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu …
Brokoli zopa
Brokoli zopa – Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain Litro erdia ur Litro erdia esnegain urtu Haragi-salda, pastilla bat 100 g gurin Gatza Brokoli zopa Errezeta Brokolia garbituko dugu lehenik, hosto berdeak kendurik. Zuztarra …
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …