Menua

Baratxuriak hornidura gisa

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 6 baratxuri-buru, ale ederrekin
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

Zuriturik edo osorik erreko ditugu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe erreko ditugu, osoagoak atera dakizkigun, ez baitira horrela horren erraz erreko. Burutik ale guztiak banatu eta minutu batzuetan oliba oliotan eztitzen edukiko ditugu, su ertainean. Gatza emango diegu bitartean.

Labeko erretilu batean irauliko ditugu, koipea eta guzti, eta aurrez berotu dugun labean sartuko ditugu ondoren: 20 minutuan edukiko ditugu 160ºko tenperaturan. Une batzuetan pausatzen utziko ditugu, koipea ongi har dezaten, eta prest edukiko ditugu erabiltzeko. Adibidez, patata frijitu on batzuekin nahasian edo, zuriturik, gisatuaren saltsan barreiatuak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

zurrukutuna

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin) Osagaiak 200 bakailao gazi, papurtua Zopako ogia, zati handi bat 15 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Ur beroa, litro erdia …

BERAKATZA

Berakatza ahora etor ez dakigun

Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, …

Ganbak baratxuritan - Juantiagues

Ganbak baratxuritan

Ganbak baratxuritan –  Osagaiak 40 ganba 8 baratxuri ale 4 kaienatxo 10 goilarakada oliba olio gatza … Errezeta Ganbak zuritu eta hotzetan gorde. Baratxuri atalak zuritu eta xerratu. Zartagin txiki batean, baratxuria eta kaienak gorritzen …

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan –  Beharrezkoak Plater bat Teknika/Errezeta Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: …

Baratxuri purea

Baratxuri purea

Baratxuri purea –  Osagaiak 500 g baratxuri ale 3 koilarakada oliba olio birjina Litro laurden pasa esnegain Mutur bat gurin Gatza Baratxuri purea Errezeta Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su …