Banana erreak muskat intxaurrarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Banana erreak muskat intxaurrarekin –
Osagaiak
Banana errea muskat intxaurrarekin
Errezeta
Bananak eroso sartzen diren erretilu handi bat ongi igurtzi gurinaz. Banana zurituak erretiluan jarri eta azukrea eta muskat intxaurra parparrean bota gainera. Rona edo hautatu dugun pattarra ere botako diegu gainetik bananei. Labean utzi, 200 graduan, 40 minutuz, bananak ongi xamurrak gelditu arte, melenga-itxura hartu arte. Zerbitzatzeko, epeltzen utzi eta izozki goxo batekin edo jogurt greziar krematsuarekin atera.