Banana enpanadatxoak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Banana enpanadatxoak –
Osagaiak
- 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko
- 6 banana, erdi tamainakoak, zurituak, eta oso dado txikietan zatituak
- Limoi baten zukua
- Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia
- Azukre koilarakada bat
- Arrautza, joa
Banana enpanadatxoak
Errezeta
- Azukrea padera batean ipini, eta su eztian jarriko dugu karamelu bihur dadin, baina erre gabe betiere. Gorritu dela ikustean, gurina erantsi eta utziko dugu urtzen. Bananak erantsiko ditugu ondoren, oso dado txikietan zatituak. Egosten utziko ditugu bananak, su bizian, kolore gorria hartu arte. 15 bat minutu beharko ditugu horretarako.
- Konpota sutatik atera baino 5 minutu lehenago erantsiko dugu limoi zukua. Kanela eta muskat intxaur pixar bat ere erants ditzakegu, usain gozoa emateko.
- Hozten utziko dugu ondoren banana betegarria.
- Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean. Jotako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka baten hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala.
- Ongi estali eta hozkailuan pausatzen utziko ditugu enpanadatxoak.
- Bi gauza egin ditzakegu ondoren. Koipe gutxiago izan dezaten, arrautzaz erabat margotu eta labean erre ditzakegu 200º-ko tenperaturan, 15 bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin ditzakegu bestela, olio bero ugarian frijitu eta ongi xukatu.
- Zerbitzatzerakoan azukrea hautseztatuko dugu gainetik, eta bikain geldituko dira benetan.