Babarrun gorri garbiak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Babarrun gorri garbiak –
Osagaiak
- Kg erdia babarrun gorri
- 2 litro ur
- Tipula bat
- 2 koilarakada handi oliba olio
- Gatza
- 3 baratxuri ale
- Oliba olioa
- Lagungarrirako: Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak
Babarrungorri garbiak
Errezeta
Eltze batean ipiniko ditugu babarrunak, ur hotzarekin. Olioa eta tipula erdi bat zuritua erantsiko ditugu ondoren. Irakinaldia ur hotz pixka batez eten eta su ezti-eztian jarriko dugu eltzea, babarrunak su eztian egosten utzirik.
Erdi egin direnean, tipula erdia atera eta olio errearen olioa berotuko dugu padera batean. Baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren eta atera egingo ditugu ondoren, gorritutakoan. Tipularen beste erdia erantsiko dugu ondoren, baina xehaturik. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu olio errea babarrunen eltzean. Egosaldia bukatu bezain laster “lau ordu inguru“, gatza erantsi eta pausatzen utziko dugu eltzekaria ordu erdi batean.
Nola zerbitzatu: Piperrak ongi xukatu eta oliba olio birjina estra eta gatzarekin maneatuko ditugu, eltzekariaren ondoan jateko.
Babarrun gorri garbiak
Babarrun gorriak ahate konfitarekin
Babarrun gorriak ahate konfitarekin – Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula bat 2 koilarakada handi oliba olio Gatza 3 baratxuri ale Ahate konfita, 2 izter edo 2 hegal Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak …
Babarrun gorriak urdeki guztiekin
Babarrun gorriak urdeki guztiekin – Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula bat Oliba olioa Gatza 3 baratxuri ale 1-5 kg zerri-saiheski Aza bat 3 odolki Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak Babarrun gorriak urdeki …
Babarrun gorriak isatsarekin
Babarrun gorriak isatsarekin – Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula erdia Oliba olioa Gatza Tipula erdia 3 baratxuri ale Kg bat behi isats, hezurren junturetan zatitua Tipulin bat Azenario bat Piperbeltza, ale …
Babarrun gorrien zopa
Babarrun gorrien zopa – Osagaiak Litro erdia babarrun gorri, egina Litro erdia haragi-salda 125 g gurin Baso bete esnegain urtu Gatza Babarrungorrien zopa Errezeta Babarrunak salda eta esnegainarekin nahasi eta irakinaldi bat emango diegu ondoren. …
Babarrun gorriak entsaladan
Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula erdia 10 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza Xorta bat pipermin, ozpinetan onduak 200 g txerri buru edo urdeki hotz takotan Tipulin bat, pikatua Perrexila, xehatua …