Baba gordinak entsaladan mendarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Baba gordinak entsaladan mendarekin –
Osagaiak
- Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat
- Menda freskoa, eskuz puska txikitan egina. Eskutada txiki bat
- Oliba olio birjina, 6 koilarakada
- Limoi laurden baten zukua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Baba gordinak entsaladan mendarekin
Errezeta
Babak txikiak baldin badira, urarekin garbitzea aski izango da. Handi samarrak badira, ordea, pazientzia beharko da, baina mereziko du lanak. Ur gazitua irakiten jarriko dugu eta, borborka hastean denean, babak irauliko ditugu. Berriz borborrak itzultzen direnean, minutu erdia kontatu, babei ura kendu, eta izotz koxkorrak bota dizkiogun ur gazituan jarri. Babak hoztutakoan, uretatik atera eta orain izango dugu lan neketsuena: azala kentzea, banan-banan, behatz-mamiekin. Baba alea lehertu eta bihi berde eta goxoa aterako da. Lana da, badakigu, baina babak oso txikiak ez badira, kendu egin behar zaie azala, oso gogorra delako.
Azala kenduta, edo txiki-txikiak badira kendu gabe, baba garbituak eta lehortuak gopor batean jarriko ditugu menta puskekin. Katilu batean limoiaren zukua gatzarekin eta piperbeltzarekin nahasiko dugu. Sardexka batekin jo eta oliba olioa gehitu. Egin dugun saltsa horrekin bustiko ditugu babak. Ongi nahasita, pausatzen utziko ditugu hozkailuan 5 minutuz gutxienez, ez denbora gehiagoz, limoiaren azidoak baben kolorea hiltzen baitu. Ogi txigortuarekin eta gurin freskoarekin batera jango ditugu babak.