Aza patatekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Aza patatekin –
Osagaiak
- Aza bat
- 2 patata eder
- 15 koilarakada oliba olio
- 4 baratxuri ale, xerratan
- Gatza
Aza patatekin
Errezeta
Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko diegu hostoei erdialdeko zurtoina eta ur ugari jarriko dugu ondoren irakitan, gatz pixka batekin. Hostoak garbitu, lehortu eta zatitu egingo ditugu ondoren, zati ertainetan. Ur irakitan sartuko ditugu eta 20 minutuan edukiko ditugu egosten, eltzea tapatu gabe. Denbora hori igarotakoan erantsiko ditugu patatak, zurituak eta puska handitan, eta beste 20 minutuan edukiko dugu guztia egosten. Xukatu eta eltze batean edukiko ditugu aza eta patatak.
Bitartean, baratxuri-olio errea prestatuko dugu padera batean: baratxuriak gorritu direnean, isuriko dugu olio errea aza eta pataten gainean. Gatz pixka bat emango dugu, behar izanez gero.
Aza patatekin

Patatak mateoren eran mamituak
Osagaiak 4 patata eder Urdaiazpiko serranoa, xerra bat Arrautza bat Litro erdia esne Errezeta Zuritu eta txanpon baten neurrian, ez oso lodi, zatituko ditugu patatak. Padera batean, buelta eta buelta pasatuko dugu oliotan urdaiazpiko xerra. …

Legatz hegalak saltsa berdean patatekin
Osagaiak Kg bat legatz hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin
Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin – Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

Patata eta perrexil entsalada
Patata eta perrexil entsalada – Osagaiak Kilo bat patata, uretan egosiak, zurituak Perrexil sorta bat gehiegi xehatu gabea Oliba olio birjina Limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria … Errezeta Garrantzi handikoa da …

Aza zopa
Aza zopa Osagaiak 300 g patata, zurituak eta puska handitan moztuak Aza bete bat 3 l haragi-salda, barazki-salda edo ur 4 koilarakada handi oliba olio birjina 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 5 koilarakada handi esnegain …