Menua

Pasta barazkiekin

  • Pasta Barazkiekin - Michael Stern
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta barazkiekin – 

Osagaiak

  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • Piper berde bat, txiki-txiki egina
  • Piper gorri bat, txiki-txiki egina
  • Porru bat, txiki-txiki egina
  • Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat
  • Dozena bat orburu bihotz, garbiak, lau puskatan moztuak.
  • 6 baratxuri ale, zerrendatan
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Pasta barazkiekin

Errezeta

Zartagin batean 3 koilarakada olio jarri eta orburu bihotzak sartu, gatz pixka batekin, pixkana-pixkana salteatu daitezen. Gorritu daitezela gutxika-gutxika, orburuak xamurtuz joateko. Gutxienez 15 minutu beharko dira, su motelean.

Orburuak atera, zartaginean beste 2 koilarakada olio gehiago jarri eta lekak gehitu. 10 minutuan salteatuko ditugu su ez oso bizian, gatz pixar batekin. Berde-berde gelditu daitezela. Orburuekin batera aterako ditugu.

Orduan gainerako olioa gehitu, baita tipulina, baratxuriak, piperrak eta porrua ere, gatz pixka batekin. Salteatu daitezela su bizi samarrean, gorritu daitezela, baina bigundu gabe. Hobe gogorxko egotea. Horretarako hobea da, beraz, txiki-txiki eginda egotea dena eta di-da batean salteatzea.

Orduan gorderik ditugun barazkiak gehitu, orburuak eta lekak, eta gatz pixar bat eman.
Bukatzeko, pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu. Pasta salteatu eta ongi nahas dadila gainerakoarekin. Par-par bota perrexila gainetik eta zerbitzatu.

Pasta barazkiekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa karraspinekin

Osagaiak Karraspinen errezeta bat: “Karraspinak kremarekin” Tipulin bat, txiki-txiki eginda Pasta fresko egosia, 500 g Oliba olioa birjina, estra, 5 koilarakada Baso erdi bat ardo zuri Gatza Errezeta Zartaginean bi koilarakada oliba olio jarrita, tipulina …

sukaldean-fondo0

Pasta oilaskoarekin

Osagaiak 4 oilasko izter, hezurgabetuak eta dado txikitan moztuak 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak …

Piper berdeak

Piper berdeak frijitzeko era

Piper berdeak frijitzeko era – Beharrezkoak Olioa Piper berdeak   Errezeta Deus ez dago higuingarriagorik piper berdeak olio hotzean frijitzen jartzea eta paderatik beraxko, zurbil eta koipetsu ateratzea baino. Horrelakorik gerta ez dadin, oso bero …

saltsa bizkaitarra

Saltsa bizkaitarra

Saltsa bizkaitarra –  Osagaiak 1,1 kg tipula zuri, zerrenda mehetan moztua 1,1 kg tipula gorri, zerrenda mehetan moztua 3 baratxuri ale, osorik eta zurituak 3 ale piperbeltz 12 koilarakada oliba olio Urdaiazpikoaren hezurra, puska txiki …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …