Menua

Arroza karraspinekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Karraspinak krema errezeta bat
  • Tipulin bat, fin zatitua
  • 500 g arroz
  • Edontzi bat ardo zuri
  • 1,3 l salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua)
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat Idiazabalgo gazta birrindu
  • Gatza

Errezeta

Kazola batean, bi koilarakada oliotan jarriko dugu tipulina potxatzen, gazta pixka batez, 15 bat minutuan. Epe honen ostean, ardo zuriaz busti eta urritzen utziko dugu guztia, erabat lurrindu arte. Arroz zuria erantsi eta, gaiei zurezko koilara batez etengabe eragiten ari garela, pixkana-pixkana hasiko gara salda edo ura isurtzen. Egosten mantenduko dugu guztia salda edo ur beroa bukatu arte. 15 minutukoa izango da arrozaren egoste denbora.

Karraspinak kreman erantsiko ditugu ondoren. Salda gehiago erantsiko dugu jakia trinkoegi eta lotuegi geratu bazaigu. Krematsu eta mamitsu behar du arrozak, ez trinko.

Sutatik atera eta gazta birrindua eta gainerako oliba olioa erantsiko ditugu. Biraka nahasiko dugu guztia.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arroz paella

Arroz paella

Arroz paella –  Osagaiak 5 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bat 3 piper txorizero edo 5 piper lehor oso, zuztarrik gabe 4 piper berde Kg erdia txerri haragi, gizenik gabe eta puskatan Oilasko izter bat, hezurra …

arroza abankandoarekin

Arroza abakandoarekin

Arroza abakandoarekin Osagaiak 2 abakando, 700 bat gramokoa bakoitza Ura eta gatza 5 koilarakada oliba olio Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada tomate saltsa 600 g arroz (ale biribileko …

sukaldean-fondo0

Karraspinak kreman

Osagaiak Kg erdia karraspin fresko Koilarakada bat gurin Limoi laurdenaren zukua Tipulin txiki bat, pikatua Litro laurdena esnegain urtu Perrexil xehatua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola apal batean karraspinak jarriko ditugu, ongi garbitu eta gero, …

sukaldean-fondo0

Arroza arkume lepoarekin

Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua Baratxuri-buru oso bat Tipulin handi bat, pikatua Baso bete ardo zuri 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l oilasko-salda …

arrozesne

Arrozesne garbia

Arrozesne garbia Osagaiak Litro bat esne Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa) 200 g arroz, pikor biribilekoa Laranja azal bat eta limoi azal bat Kanela adaxka bat 150 g azukre Gatza Arroz esne garbia …