Menua

Onddo tortilla

  • onddo tortilla
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Onddo tortilla – 

Osagaiak

  • Onddo salteatuak, 600 g
  • Oliba olio pixka bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

*Lau pertsonentzat

onddo tortillaErrezeta

Onddoak kazola zabal baten edo zartagin batean jarriko ditugu berotzen, kontu handiz hondoan ez itsasteko. Arrautzak hautsi eta gopor baten joko ditugu, eta behar adina gatz eman. Arrautza joari onddo salteatu beroak eta perrexila gehituko dizkiogu ondoren. Zartagina berriz su bizian jarri, olio tanta batzuekin. Arrautza irabiatua irauli zartaginera. Tortilla alde batetik kurruskari gelditu arte frijitu dadila, zartagina mugitzeari utzi gabe, borobiletan, hondoari ez itsasteko. 30 bat segundo iraganik, buelta eman tortillari plater baten laguntzaz. Zartaginera olio tanta batzuk bota, ongi berotu zartagina, eta mamitu dadila tortilla beste aldetik. Bukatzeko, tortilla plater batera atera eta entsalada berde batekin zerbitzatu. Goxoa benetan!

Onddo tortilla

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arrautzak nola egosi

Arrautzak nola egosi

Arrautzak nola egosi Beharrezkoak Arrauzak Ura Gatza Errezeta Arrautzak eltze baten hondoan utzi eta ur hotz askorekin estaliko ditugu. Gatz larria ere bota, eskutada bat. Uretan sartzean arrautza azala ez arrailtzeko ematen diogu gatza, bestela …

onddo

Onddo zopa

Onddo zopa –  Osagaiak 350 g onddo, garbia eta pikatua Poru bat, pikatua Tipulin txiki bat, pikatua Baratxuri ale bat, pikatua Gurina, zati handi bat 12 koilarakada esnegain urtu 2 litro salda edo ur (haragi-salda …

sukaldean-fondo0

Arrautzopil krematsua nola egin

Beharrezkoak Arrautzak Esnegaina Errezeta Bi modu daude arrautzopil krematsu bat egiteko. Arrautza hutsez egin behar badugu, arrautzopil frantses bat alegia, koilarakada batzuk esnegain urtu erantsiko dizkiegu arrautzei sutan mamitu baino lehentxeago. Esnegaina erants dezakegu, era …

saltsa herdoila

Saltsa herdoila

Saltsa herdoila –  Osagaiak 2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak Arrautza gorringo bat, gordinik Litro laurdena oliba olio birjina Koilarakada bat Xerez ozpin Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa Azafraia, 8 …

onddo saltsa

Onddo saltsa

Onddo saltsa –  Osagaiak 2 tipulin eder, pikatuak 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur 6 koilarakada esnegain urtu 4 koilarakada gurin 5 koilarakada oliba olio …