Menua

Urraburua gatzetan errea

  • Urraburua gatzetan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Urraburua gatzetan errea – 

Osagaiak

  • Urraburu eder bat burua eta guzti, 4 lagunentzako modukoa, errai eta alboko hezurrik gabe
  • Mihilu adaxka lehor batzuk
  • 2 bat kg gatz larri
  • Ura, xorta bat
  • Oliba olio birjina, estra

Urraburua gatzetan errea

urraburuaErrezeta

Gatza eta ura nahasiko ditugu katilu batean, ore bat egiten ariko bagina bezala, modelatzeko moduan utzi arte. Arrautzaren zuringoa erabiltzen dute batzuek uraren ordez. Mahaira ateratzeko moduko labe-erretilu baten hondoan gatz azpia prestatuko dugu ondoren, eta haren gainean utziko dugu urraburua, sabelaldean mihilu adaxka lehor batzuk sartuta. Haien lurrun goxoak kutsatuko du arrainaren mamia labean erre bitartean. Mihilurik ez badaukagu, mendiko belar idorrak erabili ahal izango ditugu, gustukoen ditugunak, arrainari zapore ona emateko: erromeroa, ezkaia baita itsas belar heze-hezeak ere, galipotak ukitu ez baditu behinik behin. Arraina gatzaz estaliko dugu ondoren, haren gainean gatz-tontor bat itxuratuz, eta labean edukiko dugu 30 bat minutuan, 180º-ko tenperaturan (ongi beroa egon behar du labeak arraina sartzerako). Kalkulatu beharra dugu urraburuak duen kilo bakoitzeko 20 bat minutu eman behar dituela labean.

Epe horren ostean atera eta gatzezko armazoi horretan utziko dugu urraburua 5 bat minutuan, ukitu gabe. Lan nekeza dugun orain eta, harako markes hark iradoki zuen bezala, pazientzia eta trebezia handia erakutsi behar dugu, inolaz ere, jakiak mozteko artean (lasai neska-mutilak!).

Koilarakada batez hautsiko dugu gatzezko kutxa, eta kontu handiz aterako ditugu solomoak. zuri-xuri azalduko zaizkigu, itsasoaren lurrin goxoa dariela. Oliba olio gordinez oparo garaztatu eta barrura!

Urraburua gatzetan errea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin (edo saltsan)

Urraburua plantxan txirla eta ganbekin –  Osagaiak 4 urraburu solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak kg erdia ganba, gordinik eta zurituak kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexila, …

urraburua labean

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin

Urraburua labean tipula, patata eta tomatearekin Osagaiak Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan …

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin

Urraburua txakolinaren kutsuan txirlekin – Osagaiak Urraburu bat edo bi urraburu txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat txakolin 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan 4 koilarakada sagardo-ozpin …

Urraburu xerrak meuniere eran

Urraburu xerrak meuniere eran

Urraburu xerrak meuniere eran –  Osagaiak 8 urraburu xerra lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Urraburu xerrak meuniere eran …