Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin –
Osagaiak
- 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko
- Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder
- Tipulin bat, xehatua
- Baratxuri ale bat, xehatua
- Perrexil xehatua
- Oliba olio birjina, 2 koilarakada
- Allioli saltsa, 16 koilarakada
- Gatza
Errezeta
Zurtoina fruituari itsatsia badago, ez mototsa kendu, politagoak geldituko baitira tomateak labetik pasatu eta gero. Bestetik, tomateei azpialdean egin ebaki bat, gurutze tankeran. Jarri ura suelto irakiten eta borborka hasten denean sartu tomateak, sail txikitan, eta eduki ur irakinetan segundo batzuez. Berehala sartu ur izoztuan, freskatzeko. Tomate guztiak uretatik pasatakoan edo galdostutakoan (sukaldari saritu batek esango lukeen bezala) azala kendu eta goiko aldean ebaki bat egin, txapela moduko bat kentzeko. Koilara txiki batekin, edo, aski ez bada, labana zorrotz batekin, barnealdea hustu, eta betetzeko hutsune bat utzi. Kendutako mamia gorde beste zeregin batzuetarako (tomate saltsa egiteko, konparazio batera, edo betegarriari gehitu, bakoitzak zer nahi) eta tomateen barnealdea gozatu, gatz pittin batekin.
Gopor batean hegaluzearen xaflak askatu, gehiegi ez puskatzen saiatuz, jatean geruzak sumatzeko moduan, eta gehitu tipulina, baratxuria, perrexil xehatua eta oliba olio birjina. Tomate mami xehatua gehitu nahi badiogu, aurrera. Zuzendu gatz puntua. Hor dugu betegarria.
Tomateen azpialdean, allioli koilarakada bat jarri eta haren gainean hegaluze gobernatua. Tomateak beteta daudenean, bota gainera beste koilarakada bat allioli eta jarri txapelak. Tomateen gainera oliba olio birjinaren hari bat isuri eta mahaira.

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada 16 koilarakada romesco saltsa Gatza …

Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin – Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 …

Gazpatxoa
Gazpatxoa – Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

Tomate entsalada tipulinarekin
Tomate entsalada tipulinarekin – Osagaiak 4 tomate heldu Tipulin txiki bat, zerrendatan moztua 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua …