Sardinak eskabetxean
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Sardinak eskabetxean –
Osagaiak
- 1,5 kg sardina ertain, garbi eta bururik gabe
- Irina eta frijitzeko olioa
- 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
- 8 baratxuri xister, osorik
- Erramua, hosto fresko bat
- 10 koilarakada oliba olio
- Koilarakada bat piperrauts gozo
- Koilarakada erdia piperrauts min
- Litro erdia oliba olio birjina
- Litro laurdena sagardo-ozpin
- Litro laurdena ardo zuri
- Gatza
Sardinak eskabetxean
Errezeta
Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko ditugu sardinak. Xukatu eta geroko gordeko ditugu.
Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, edukiko dugu dena su eztian frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu sardinak, lehor ez daitezen. Beste 5 bat minutuan edukiko ditugu sardinak su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu ondoren guztia.
Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Sardinak behar bezala bustiko dira ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.