Menua

Sardina pipermorro eta oliba beltz ogitartekoa

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Opil bat, bitan irekia
  • Lata txiki bat sardinatxo oliotan, ongi xukatuak
  • Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta hazirik gabe
  • Eskukada eder bat oliba beltz, hezurrik gabe
  • Zorrotada bat oliba olio birjina

Errezeta

Oliba beltzen orea prestatuko dugu lehenik. Irabiagailu ontzidun txiki batean edo baratxuri edo perrexil xehagailu elektriko batean sarraraziko ditugu olibak, hezurrik gabe. Indar betean eragin eta hari mehean erantsiko dugu arian-arian oliba olioa, ore krematsu eta aldi berean trinko bat lortu arte. Erne beraz, olio kopuruarekin. Ore honetaz igurtziko ditugu opil erdiak. Gainetik zabalduko ditugu sardinatxoak, xukatu eta gero, eta piper erreen zerrendak. Gatza eman eta batu egingo dugu ogitartekoa.

Oliba beltzen orea maneatzerakoan, tanta batzuk limoi zuku eta baratxuri gordin apur bat erantsi ahal izango dugu. Gehiago egin behar badugu, ogitarteko asko egiteko edo, hozkailuan eduki ahal izango dugu orea, ongi itxitako pote batean. Ogitartekoa prestatzerakoan erabiliko dugu. “Tapenade” deitzen diote saltsa honi Proventzan.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sardinak arranparrillan

Sardinak arranparrillan

Sardinak arranparrillan –  Osagaiak Nahi adina sardina, dozenaka batzuk Gatza eta su-txingarrak, garrik gabe Sardinak arranparrillan Errezeta Udaren hasiera da sardinak erretzeko garai egokiena, sanjuanetan. Julio Cambak adierazi zuen bezala, “ez dira etxean, gure seme-alaben …

sukaldean-fondo0

Patata eta sardinzahar entsalada

Osagaiak Patata zurituak uretan egosiak, hiru kilo laurden Eskarola bat, garbitua eta sortatan 4 sardinzahar ketuak edo oliotan marinatuak, dadotan zatituak 2 arrautza egosi, zurituak eta xehatuak Dijongo ziapea edo garau ziapea, zopa-koilarakada bat Sagardo-ozpina, …

sukaldean-fondo0

Sardina entsalada

Osagaiak 32 sardina xerra marinatu, garbi eta oliba oliotan kg erdia patata, uretan egosiak, zurituak eta xerratan moztuak Tipulin bat, xerratan moztua Oliba olio birjina eta sagardo-ozpina Gatza Errezeta Gopor edo entsalada-ontzi batean ipiniko ditugu …

sukaldean-fondo0

Sardina enpanada

Osagaiak Orea egiteko: Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 100 g gurin Hostorea maneatzeko: 700 g gurin Betegarria prestatzeko: 2 tipulin handi, zerrendatan moztuak Piper gorri bat, zerrendatan moztua Piper berde bat, zerrendatan moztua …

Sardinak frijituta

Sardinak frijituta

Sardinak frijituta –  Osagaiak 24 sardina ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale … Errezeta Ongi garbituko dizkigute sardinak arrandegian, burua eta tripak kendurik, eta isatsa bere horretan utzirik. Oliba olioa isuriko dugu …