Menua

Zorroko patata purea nola konpondu

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Zorroko patata purea
  • Esnea
  • Esnegaina
  • Gatza
  • Piperbeltza

Errezeta

Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta erdi adibidez. Esnea-edo irakiten hasten denean, gutxika-gutxika patata-hautsak gehitu, eragiteari utzi gabe, pure krematsu eta lodi samarra lortzen dugun arte. Orduan gurin dado hotzak erantsi, nahi adina, eta lehenago bezala, nahasi eta nahasi, pureak erabat hartzen dituen arte. Pure kilo bakoitzeko 350 gurin fresko sar dezakegu, lasai ederrean. Beharrezkoa bada, gazitu eta hoztu baino lehen zerbitzatu. Piperbeltz eho berria ere gehi genezake, zimiko bat.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

zerbak patatekin

Zerbak patatekin

Zerbak patatekin Osagaiak  Xorta bat zerba 4 patata eder 7 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Gatza Errezeta Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu ondoren. Orri-mamiei hariak kendu eta …

sukaldean-fondo0

Patatak mikrouhinetan apurtuta

Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat Gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen labe batean sartu potentziarik handienean, eta …

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era –  Osagaiak Zorrotada on bat oliba olio Zorrotada on bat ardo zuri Porru bat Tipulin erdia Hiruzpalau piperbeltz ale Apioa adaxka bat Gatz larria Errezeta Era hoberena da beren azalarekin …

sukaldean-fondo0

Patata purea gurinarekin

Osagaiak Kg bat patata, egosia 600 g gurin hotz Esnea, baso erdi handi bat Esnegain urtua, baso erdia Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …