Zigala, leka eta tomate entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zigala, leka eta tomate entsalada –
Osagaiak
- Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak
- 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak
- Tipulin bat, pikatua
- 2 tomate umo, erdi tamainakoak, zurituak eta dadotan moztuak
- 10 koilarakada oliba olio birjina
- 4 koilarakada sagardo-ozpin
- Gatza
Zigala, leka eta tomate entsalada
Errezeta
Gopor edo entsalada-ontzi zabal batean ipiniko ditugu lekak, epeldu ondoan. Gopor txiki batean nahasiko ditugu tipulina, tomateak, ozpina, olioa eta gatza. Biraka erabiliko ditugu gai guztiak ongi nahasteko. Ozpin-olioaren erdia garaztatuko dugu leka epelen gainean, eta bizi-bizi nahasiko ditugu ondoren.
Gisa horretan onduriko leken gainean ipiniko ditugu zigalak, zuriturik eta epel, eta ozpin-olioaren beste erdia erantsiko dugu ondoren. Mahairako prest egongo da orduan entsalada.
Zigala egosien buruak zupaka jango ditugu, dotrinak agindu bezala, entsaladaren aurretik edo ondotik.
Zigala, leka eta tomate entsalada

Pasta tomatearekin
Pasta tomatearekin – Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

Leka entsalada
Leka entsalada – Osagaiak Lekak, kilo bat Urdaiazpikoa (iberikoa bada hobe), bi xerra eder zerrendatan Oliba beltzak, hezurgabetu eta eskuz zatituak, 2 eskutada Oliba olio birjina, 6 koilarakada Sagardo-ozpina, 2 koilarakada Baratxuri ale bat, xehatua …

Tomate entsalada
Osagaiak 5 tomate heldu Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz …

Atun salteatua tomate entsalada gainean
Atun salteatua tomate entsalada gainean – Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak Oliba olioa 5 tomate umo 8 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza … Errezeta Txortena kendu eta …

Tomateak okelaz beteak carolaren eran
Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …