Menua

Zerbak urdaiazpikoarekin

  • zerbak urdaiazpikoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Zerbak urdaiazpikoarekin

Osagaiak

  • Xorta bat zerba
  • 4 patata eder
  • 7 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale
  • Urdaiazpikoa, dadotan edo xerra oso finetan moztua
  • Gatza

Errezeta

Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu ondoren. Orri-mamiei hariak kendu eta 5 zm-ko puskak egingo ditugu. Hosto berdeak hainbat uretan garbitu eta zerrenda luzetan zatituko ditugu labanaz. Gatza ur ugaritan bota eta hartan jarriko ditugu egosten patatak eta zerbaren orri-mamiak. 20 minutuan edukiko ditugu egosten, su ezti-eztian, patatak eta orri-mamiak xamurtu eta labanaren ahoari eutsiko ez dioten arte. Egoste denborarako 5 minutu falta direla, zerbaren hosto berdeak erantsiko ditugu, patatak eta orri-mamiak baino lehenago egosten baitira. Xukatu eta kazola berean ipiniko ditugu berriro barazkiak.

Padera batean, olioa eta baratxuriak ipiniko ditugu frijitzen. Baratxuriak ongi gorritu ondoan, kazolan utzi ditugun barazkien gainean zabalduko ditugu olioarekin batean. Padera berriro su gainean jarri eta hartan eztituko dugu urdaiazpikoa, dadotan edo xerratan, ez ordea gehiegi, gazi ez dadin. Puskak zerben gainetik banatu ondoren, kontu handiz nahasi eta berehala mahairatuko dugu platera. Hoztuz gero, minutu batzuetan eduki ahal izango dugu mikrouhinetan.

Zerbak urdaiazpikoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza Osagaiak: 500 gr irin 250 gr ur 12,5 gr legami 12,5 gr gatz 50 gr oliba olio 2 tomate pote 4 mozarela bola bat 8 barrengorri edo txanpinoi haundi …

sukaldean-fondo0

Urdaiazpiko iberiar arrautzopila

Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Urdaiazpiko iberikoa edo txerri iberikoaren besoa, gustuaren eta gastatzeko dugun diruaren arabera. 16 zerrenda 8 arrautza Errezeta Zartaginera koilarakada bat olio jarri eta su bizi-bizian, une bakar batez frijitu urdaiazpikoa, …

ZERBAK FrederiqueVoisin-Demery

Zerbak euskal eran

Zerbak euskal eran Osagaiak Xorta bat zerba 4 patata eder 4 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Irina eta arrautza Olio edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Gatza Errezeta Zuritu eta puska handitan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak …

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Piper berde eder bat, txortenik eta hazirik gabe, zerrenda luzetan moztua 4 xerra mehe urdaiazpiko serrano Gatza eta oliba olioa Piper berde eta urdaiazpiko …

Babak urdaiazpikoarekin

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak –  Osagaiak 800 g baba fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …