Menua

Xuxu edo profiterolen orea

  • Xuxu edo profiterolen orea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Xuxu edo profiterolen orea – 

Osagaiak

  • Litro laurdena ur
  • Gatza, ximiko bat
  • 60 g gurin
  • 125 g irin
  • 3 arrautza

Xuxu edo profiterolen orea

Errezeta

Kazola batean, ura gatza eta gurina jarriko ditugu egosten. Irakin ondoan, sutatik atera eta kolpe batez erantsiko dugu irina, bahetu eta gero. Zurezko zali batez joko dugu eltzean, orea leuntzeko. Su eztian jarriko dugu ondoren, eta arian-arian nahasiko dugu orea, kazolako paretetatik askatzen hasi arte. Sutatik berriro atera eta banan-banan erantsiko ditugu arrautzak, orean egoki nahas daitezen. Guztiz oratuko dugu arrautza bakoitza hurrena sartu aurretik.

Aho zabal leuneko mahuka batean sartuko dugu orduan orea eta, eguzki-lore olioaz igurtzitako labe-erretilu batean, intxaur baten edo nahi dugun neurriko bolatxoak itxuratuko ditugu, kontuan harturik labeak halako bi bihurtuko duela haietako bakoitza.

Arrautza joan arin igurtzi eta 190º/200º-ko tenperaturan edukiko ditugu labean. Ez dugu bitarte horretan labearen atea zabalduko, hondamendia gertatuko da bestela: xuxuak lehertuko dira eta ez dira behar bezala haziko.

Hozten utziko ditugu ondoren. Nahi bezala bete eta azukrea hautseztatuko dugu gero haien ondotik. Gora gantzak eta gizenak, neska-mutilok!

Xuxu edo profiterolen orea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Xuxu kremaz beteak

Xuxu kremaz beteak

Xuxu kremaz beteak –  Osagaiak Xuxuak labean eginak eta hoztuak (ikusi errezeta) Krema (ikusi errezeta) Azukre hautsa Xuxu kremaz beteak Errezeta Profitelorelen albo batean ebaki bat egin labanaren muturrarekin edo guraizeekin. Koilara baten edo pasteleriako …

Xuxu chantilly kremaz beteak

Xuxu chantilly kremaz beteak

Xuxu chantilly kremaz beteak –  Osagaiak Xuxuak labean eginak eta hoztuak (ikusi errezeta) Chantilly krema Azukre hautsa Xuxu chantilly kremaz beteak Errezeta Profitelorelen albo batean ebaki bat egin labanaren muturrarekin edo guraizeekin. Koilara baten edo …

Xuxu izozkiz beteak

Xuxu izozkiz beteak

Xuxu izozkiz beteak –  Osagaiak Xuxuak labean eginak eta hoztuak (ikusi errezeta) Gure gustuko izozkia Azukre hautsa Errezeta Profitelorelen albo batean ebaki bat egin labanaren muturrarekin edo guraizeekin. Koilara baten edo izozki-bolak egiteko koilara berezi …