Menua

Xapoa satsa amerikarrean

  • Xapoa satsa amerikarrean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Xapoa satsa amerikarrean – 

Osagaiak

  • 4 xapo zati, hezurrarekin, 350 g bakoitzak
  • 3/4 litro saltsa amerikar
  • 16 otarrainxka, zurituak
  • Xorta bat brandy edo armagnac
  • Oliba olioa eta gurina
  • Gatza

Xapoa satsa amerikarrean

Errezeta

Gatza emango diegu xapo puskei. Kazola apal zabal bat su gainean jarri eta tanta batzuk oliba olio eta gurina erantsiko ditugu ondoren. Koipea ongi berotu denean sartuko ditugu xapo puskak, bi aldeetatik ongi txigor daitezen. Bi minutuan edukiko ditugu gutxienez alde bakoitzetik. Otarrainxka zurituak gaineratuko ditugu bukaeran, egin bitartean beren zukua isur dezaten. Saltsa amerikarra erantsiko dugu gero, bero, eta pare bat minutuan utziko dugu irakiten guztia, saltsa murriztu eta itsaski zatiei erantsi dadin. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatuko dugu.

Oso goxo dago jaki hau baldin eta, zerbitzatu aurretik, sutatik kanpora, koilarakada eder bat allioli eransten badugu, gai guztiak hobekiago ora daitezen. Sutatik kanpora eragingo diogu beti kazolari, oso garrantzitsua da hori.

Xapoa satsa amerikarrean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin –  Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg …

xapoa saltsa berdean

Xapoa saltsa berdean

Xapoa saltsa berdean Osagaiak 4 xapo solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza   Errezeta Olioa …

xapo egosia

Xapo egosia

Xapo egosia Osagaiak 4 xapo tronkotx edo domina eder, azalik gabe eta garbi 2 tipulin, zurituak 4 porro txiki garbi 4 patata ertain 4 azenario, zurituak 2 eskukada leka, harrik gabe eta luzeran bitan moztuak …

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua Osagaiak 8 xapo puska, hezurrik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza   Errezeta Gatza emango diegu xapo puskei. Padera batean olio pixar bat isuri …

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin –  Osagaiak Xapo matrailak, garbiak, hexurrak-eta kenduta, 1 kg 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki …